viernes, 5 de mayo de 2017
HAMABOSTGARREN SAIOA - Pentsamendu kritikoa lantzen
15. saio hau, Andoniren hitzetan, "azken saio dozentea" izan zen. Saioa bi zatitan banatu genuen: lehena dilanak komentatzeko eta bigarrena pentsamendu kritikoa lantzeko.
Dilanak komentatzeko garaian, dilanak anonimoki hartu eta bakoitzetik ateratako ohartxoak aipatu zituen. Azpimarratu beharra dago oso lan onak egin genituela esan zuela.
Pentsamendu kritikoa lantzeko, irakurgai bat banatu zuen. Denentzako ez zeudenez, hasiera batean binaka banatu zituen. Hiru soberan zeudela ikusitakoan, ea norbaitek banaka irakurtzeko nahi zuen galdetu zuen. Eskua lau pertsonek altxa zuten momentuan, eta hiru irakurgai bakarrik zeudela ikusitakoan, zozketa egin behar izan zuen batetik laura arte zenbaki bat pentsatuz; berak pentsatuta zeukan zenbakia esaten zuena irakurgairik gabe geratuko zen. Gauzak horrela, ea haurrekin berdin jokatuko genuen galdetu zigun, izan ere, haurren kasuan irakurgarik gabe geratzen zena ziurrenik negarrez hasiko baitzen. Erdi brometan, bitzitza oso injustua dela esango geniola haurrari esan genuen.
Geratzen zen denbora irakurgaia irakurtzen pasa ondoren, Andonik berari buruzko kritika bat egiteko eskatu zigun, bai alde on eta batezere alde txarrak esanez, errespetu osoz, noski.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario