viernes, 28 de abril de 2017

HAMALAUGARREN SAIOA - Datak erabaki



Astelehen honetako saioaren oinarri talde guztiaren lankidetza eta elkarlana izan dira.

Alde batetik, gure bukaerako nota osatzen duten ariketei puntuazioa jarri genien. Horretarako, gelakide bat arbelera atera zen gidari moduan, eta denon artean eztabaidatu eta puntuazio bat adostu ondoren, arbelean zegokion ariketaren aldamenean idazten zuen. Horrela, hamar puntuak ebaluatuak izango dien 6 ariketei banatu arte.

Beste aldetik, 6 ariketa horietatik bat den bloga irakaslearekin noiz konpartitu behar genuen ere adostu behar genuen. Metodo berdina erabilita, hau da, gelakide bat gidari moduan edukita, eta denok elkarrekiko enpatiko izanta, data adostu genuen.

sábado, 22 de abril de 2017

HAMAHIRUGARREN SAIOA - Programazio didaktikoari ekin!


Aste Santu aurreko azken asteleheneko saio honetan, hasiera-hasieratik Andonik Programazio Didaktikoa egiteko denbora utzi zigun. Horretarako, gelakideak taldeetan banatuta jarri ginen.

Gure taldeak eginikoa hau izan zen: lehenik "venganza"rako egiten hasi ginen unitate didaktikoa Andoniri erakutsi genion gainbegirada batez bere iritzia emateko. Eta behin txukun ikusi zuela esan zigunean, unitate didaktiko horri lotutako beste hiru unitate pentsatu eta banatu genituen taldekide bakoitzak bat egin dezan.

HAMABIGARREN SAIOA - Programazio didaktikoari hasiera



Ostiral honetako saioa aurrera eramateko, Andonik eginiko power point bat eduki genuen ikusgai. Klase honetan ere, egin beharreko programaziorako lagungarri izateko argibideak eta aholkuak eman zituen.

Hasteko, dekretuak aldez aurretik esaten dizkigula hezkuntzaren xedeak gogorarazi zigun, eta ondoren, unitate didaktikoaren garapena gogorarazi zuen:

·         Oinarrizko zehar konpetentziak eta Oinarrizko diziplina barneko konpetentziak

·         Helburuak

·         Edukiak

·         Ebaluazioa

·         Metodologia

Gero, guk genituen duda batzuk argitzera igaro ginen. Hala nola, programazio didaktikoaren helburuak Curriculumetik egiten direla, eta unitate didaktikoaren helburuak, berriz, Heziberritik eta Curriculumetik egiten direla. Edota programazio zaharrean gaitasunak direnak, Heziberrin konpetentziak direla; zaharrean gaitasunak bereiztuta agertzen baitira, eta horiek konpetentzia izateko bata bestearekin elkartu behar baitira.

Duda horiek argitu ostean, Andonik kontzeptua argi genuela ikusi zuenez, programazioa egiten hasteko utzi zigun gelditzen zen denbora.

jueves, 6 de abril de 2017

HAMAIKARREN KLASEA - Programazio didaktikoa



Astelehen honetako gai nagusiak programazio didaktiko bat egiteko beharrezko atalak izan ziren. Horretarako, Andonik, berak eginiko programazio didaktiko bat eduki genuen lagungarri.

Lehenik eta behin, aurkibidea irakurtzen aritu ginen, horren bidez atal nagusiak bereizteko. Ondorengoak dira atal nagusiak:

1.       Kokapena

2.       Helburuak

3.       Edukiak

a.       Kontzeptua (A, B)

b.      Prozedura (A+B, B+A)

c.       Jarrera (A+B+C)

4.       Ebaluazio irizpideak

5.       Metodologia

a.       Denbora antolaketa

b.      Printzipio metodologikoak

c.       Jarduera motak eta irizpideak

d.      Taldekatze metodoak

e.      Irakaslearen papera

f.        Irakaslearen koordinazioa

g.       Baliabideak

6.       Ebaluazioa

7.       Unitate didaktikoak

8.       Bibliografia

Jarraian, eduki eta heburuetan zentratu ginen, eta beraien arteko loturak egiten aritu ginen. Horretarako, gainera, beste testu baten laguntza ere eduki genuen, hain zuzen ere EHAArena (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria).






HAMARGARREN KLASEA - Unidades Didácticas: Una Propuesta de Trabajo de aula



Ostiraleko saioa aurrera eraman ahal izateko, Amparo Escamillaren Unidades Didácticas: Una Propuesta de Trabajo de aula irakurgaia eduki egunean eskuartean.

Irakurgai horretako parrafo bat irakurtzen genuenean, orain arte ikustitakoarekin loturak egiten joan ginen. Gainera, ondorengo argazkiko eskema ere garatu genuen, non irakurgaiaren puntu garrantzitsuenak laburtuta agertzen dira:



Argi dago haurraren ikasketek ikaslearen oinarrizko beharrak, behar sozialak, intelektualak eta emozionalak ase behar dituela, horregatik, Decrolyk eginiko azterketak dio haurrari bitzitzarako (para la vida) irakatsi behar zaiola. Izanik, haurraren beharrak asetuz gero, haurrak ongizatea lortuko du. Horretarako, beharrezko izanik, gertuko zonalde bat.


BEDERATZIGARREN KLASEA - Eskuhartze printzipioak



Astelehen honetako saioa Haur Hezkuntzan dauden eskuhartze printzipioetan oinarritu zen. Eta saioa aurrera eraman ahal izateko, power point baten laguntza eduki genuen.

Lehenik eta behin, globalizatzaileaz aritu ginen solasean. Globalizatzailea arazoen hautemate eta ebazpenari lehentasuna ematen dion ikuspegia da, eta esanahien eraikuntzan oinarritutako prozesu aktiboa martxan jartzea ahalbidetzen du. Horretarako, haurren interesei erantzun eta beraientzat zentzua duen proiektuetan inplikatzeko proposamena luzatzen du. Baina kontuan izan behar da, horrelako proposamen batek aurrez zekitenaren eta ikasten daudenaren artean etengabeko loturak egitera bultzatzen duela. Proposamen honek, baita ere, proiektu bateko lanketan ere eragina izan dezake, izanik, irakaslearen parte-hartzea ikasleen erritmo, interes eta proposamenen aurrera pausu eta atzera pausuen baitan aldatuko da. Hala ere, dena ezin da globalizatu; zenbaitetan, jarduera zehatzak ere planteatu behar dira.

Ondoren, behaketa eta esperimentazioan oinarritutako metodologiaz jardun genuen: haurrek naturalki jokatzen dutenez, irakasleak egoera eta esperientzia desberdinak planifikatu behar ditu era anitz, zehatz, maneatzaile, sormenezko, interesgarri eta motibatzaile batean, horrela, prozesu espontaneoa azkartu dadin.

Behatzeko modu asko daude, adibidez, behaketa globala, sistematikoa eta konparatzailea. Behaketa globala subjetiboa da; objetu edo fenomeno baten osotasunera bideratzen du atentzioa. Behatzeko era hau haurren lehen behatze espontaneotik hurbil kokatzen da. Behaketa sistematikoa irizpide bati egokitu behar zaio, izanik, haurrak bere atentzioa modu analitikoan finkatzea ahalbidetuko dion behakuntza ikasi behar du. Eta behaketa konparatzaileak behatutako gauzen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak azaltzea dakar; normalean orokortasunetik partikularrera. Horretarako, haurrak alderaketa irizpideak ezagutu behar ditu. Behaketaren ondoren, behatutakoaren komunikazioa dator, izanik, haurrak adierazi dezakeena baino gehiago behatzen du. Horregatik, ezinbestekoa da lengoai konporala, plastikoa, ahozkoa eta grafikoa bultzatzea.

Behaketa ondoren datorren esperimentazioak ezagutza sentso-pertzeptiboa osatzen du. Esperientzien esperimentazio eta gauzatzearekin. Esperientziak barneratuak izateko, aktiboa, atsegina, zehatza, motibatzailea eta sormena estimulatzen duena izan behar du, betiere IPCren barnean.


sábado, 1 de abril de 2017

ZORTZIGARREN KLASEA - Ebaluazioa



Ostiral honetako saioa, lauhilabetean zehar ikusitakoaren errepaso batekin hasi genuen, horrela, gauza guztien loturak egiturak egiteko eta dena borobiltzen joateko.

Jarraian, power point baten laguntzaz, klasea ebaluazioaren inguruan murgildu zen. Hori izan zen ostiraleko gai nagusia.

Hasteko, ebaluazioak Pretylerianotik gaur egunerainoko eboluzioa ikusi genuen. Garai hartan ebaluazioa neurketa baloratua zen, hau da, lana enjuiziatu egiten zen. Baina denentzako irakasteko modu bakarra ez zegoela ohartu zirenean, modelo konstruktibista iritsi zen. Non ebaluazioan aldaketa bat iritsi zen.

Ondoren, ebaluazio ezberdinak ikusi genituen, hala nola, holistikoa, espezifikoa, kuantitatiboa eta kualitatiboa.

Ebaluazioak formatiboa, zein irakaskuntza-ikaskuntza prozesu baten ondoren konprobatzen du programaren efikazia, zein sumatiboa izan ahal du. Bigarren honek programa batetaz informatzen du denboran zehar prozesua martxan doan heinean. Informazioa jasotzeko era formala edo informala izan daiteke. Hau egitearen helburua ikastea da eta ez ebaluatzea. Beraz, ez da zertan kalifikazio bat egin.

Klasearekin amaitzeko, beste ebaluazio mota batzuk ikusi genituen, sei zehazki, eta binaka beraien arteko konparazio moduko bat eginaz. Lehenego biak normativa, non neurketak berak ez du ebaluatzen ez eta kalifikatzen izan ere prozesuan dago pisu guztia, VS criterial, non konpetentziakako ebaluazioa ahalbidetzen du bai eta haurraren urbileko garapen eremuan lan egitea izan ziren. Bigarrenak inicial, non erabakiak eta ibilbideak aukeratzen dira eta ikasleen ahulgueak eta indarguneak finkatzen dira, VS final, non programaren emaitzak azaltzen dira. Eta azkeneko biak, interna, non irakasleak ikasleei baloratzen die eta alderantziz, VS externa, azterketak, frogak, kontrolak… Azken bietan ebaluatzaile eta ebaluatuak gara (metaebaluazioa).