viernes, 12 de mayo de 2017

HAURTZAROKO OROITZAPENAK


IKASKIDEAK BAINO GEHIAGO


Hiru urte besterik ez nituela hasi nintzen ikastolan, eta bertan, gaur egun nire bizitzan ezinbestekoak izango ez zirela uste nuen pertsonak ezagutu nituen. Orain pentsatzen jarrita oso oker nengoela ikusi dut.

Hasieran, bai niretzat eta bai haientzat ere oso leku arrotza zen ikastola, baina elkar lagunduz azkenean sentimendu, momentu, bizipen eta une asko bizi izan genituen lekua bilakatu zen. Bai onak eta baita txarrak ere noski, baina azkenean oroitzapen goxo bezala gordetzen dituzunak.


Poliki-poliki, familia bat osatzera iritsi ginen, eta oraindik ere lagun izaten jarraitzen dugu, izanik, maitagarria dena betirako maitatzen baita. 
IPUINAK


Gure ikastolan, Urtxintxa proiektua erabiltzen da Haur Hezkuntzan. Nahiz eta argazkian agertzen direnak soilik aurkitu ditudan etxean, askoz gehiago izaten genituen. Urtean zehar gai ezberdinak lantzen genituen, eta gai bakoitzeko ipuin bat edukitzen genuen. Irakasleak klasean irakurri, landu, eta gero, etxera eramaten genuena.


Nire etxean beti izan da Arroxaliren ipuina gustukoena, oraindik ere, amak batzuetan kanta abestu ere egiten du, ikastolatik etxera nire anaia eta ni iristen ginen bakoitzean egiten zuen modura.



IRTEERAK


Haur Hezkuntzako irteera garrantzitsuenak lekuren batera egun pasa joaten ginenekoak izaten ziren. Hain ongi pasatzen genituen horiek eta hain probetxuzkoak ziren horiek; ongi pasatzeaz aparte, gauza asko ikasten baikenituen.


Nahiz eta txikitan gorroto nuen gurasoengandik banantzea, irakasleek eta gelakideek beti familia giroa errepresentatzen zutenez, ez zitzaidan oso gogorra egiten. Nahiz eta esan beharra dagoen negar saio ederrak ere egin izan nituela. Hala ere, azkenean gustora egoten ginen “handiarenak” egiten barre artean.




IZEBA TXI
Gogoan dut garai hartan ostiralero baserrian egiten nuela lo, izugarri gustatzen zitzaidan bertan amona, aitona eta izebarekin bazter guztiak nahastea. Gaua iristen zen unean, izebarekin joaten nintzen lotara. Gauero kontatzen zidan berak asmatutako ipuin goxoren bat,  magikoa zen niretzat. Lo egin ezinik, beldurra edo horrelako sentsazio arraro bat nuenean, ipuin txiki baina aldi berean handi horiek asko laguntzen zidaten.

Pixka bat nostalgiko jarrita gainera, batzuetan une horiek faltan botatzen ditudala aitortu behar dut. Eta nola ez, asko diodala eskertzeko onartu behar dut lotarakoan neuzkan beldur horiek desagerrarazi baitzizkidan, guztiz autonomo izatera ikasi nuen arte.




IÑAUTERIAK


Iñauteriak ere iristen dira urtean behin, eta orduan ere oraingo ilusio berarekin edo handiagoarekin itxaroten genituen. Ospakizuna beti ostiral batez ospatzen genuen: goizean desfilea, hau da, Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara arteko guztiak herritik zehar bakoitza bere mozorroa jantzita ibilbide bat egitea; eta arratsaldean emanaldia, ikastolako anfiteatroan zikloka bakoitzak eginiko dantza egitera. Gaur egun oraindik ere gainera, hala egiten jarraitzen dute.



LANAK

Lehengo batean nire gelako apalak txukuntzen nenbilela lan hauxe aurkitu nuen. Orain tontakeria hutsa iruditzen bazait ere, bost urtekoen gelan nengoela izugarrizko lana egin behar nuela iruditzen zitzaidan.


Esan bezala, bost urtekoen gelan ginen jada, Haur Hezkuntzako azken urtean, juxtu-juxtu irakurtzen eta idazten ikasi genuen momento hartan. Irakasleak guri eta gure familiari buruz idazteko eskatu zigun etxean, gurasoen laguntzaz, eta irudian ikusten duzuen fitxa bana eman zigun bakoitzari. Hurrengo urtean Lehen Hezkuntzara pasatuko ginelako jartzen du fitxan "agur lagun!", gure ikastolan Urtxintxa proiektua erabiltzen baita eta soilik haur hezkuntzakoa baita.

Orain ikusiz gero, hitz solteetako lan soil bat da, baina momento hartan ikaragarrizko erronka izan
zen gu guztiontzat.






OROITZAPENEN JAIALDIA

Kasualitateak kasualitate, aurten nire Ikastolak, Haurtzarok, 50. urteurrena ospatzen zuen, eta horretarako, maiatzak 6an izugarrizko eguna antolatu zuen. Eta bai orain bertan ikasten ari diren ikasleentzat, eta baita ikasle ohi guztiontzat ere, oso egun espeziala izan zen. Goiz goizetik antolatu zituzten ekitaldiak, eta dudarik gabe bertan egon zen niri behintzat emozio gehien sorrarazi zidan momentua.

Jantokiaren gainean dagoen gela osotik zehar, Ikastolan egon ziren lehen ikasleetatik aurtengo ikasturtera arte dauden ikasleen argazkiak zeuden paretean itsatsita. Eta urteak pasatu ahala biltzen joan ziren argazkiekin eginiko bideoa zegoen ikusgai. Oroitzapen magikoak etorri zitzaizkidan gogora, eta hortik izena Oroitzapenen jaialdia.






viernes, 5 de mayo de 2017

HAMABOSTGARREN SAIOA - Pentsamendu kritikoa lantzen


15. saio hau, Andoniren hitzetan, "azken saio dozentea" izan zen. Saioa bi zatitan banatu genuen: lehena dilanak komentatzeko eta bigarrena pentsamendu kritikoa lantzeko.

Dilanak komentatzeko garaian, dilanak anonimoki hartu eta bakoitzetik ateratako ohartxoak aipatu zituen. Azpimarratu beharra dago oso lan onak egin genituela esan zuela.

Pentsamendu kritikoa lantzeko, irakurgai bat banatu zuen. Denentzako ez zeudenez, hasiera batean binaka banatu zituen. Hiru soberan zeudela ikusitakoan, ea norbaitek banaka irakurtzeko nahi zuen galdetu zuen. Eskua lau pertsonek altxa zuten momentuan, eta hiru irakurgai bakarrik zeudela ikusitakoan, zozketa egin behar izan zuen batetik laura arte zenbaki bat pentsatuz; berak pentsatuta zeukan zenbakia esaten zuena irakurgairik gabe geratuko zen. Gauzak horrela, ea haurrekin berdin jokatuko genuen galdetu zigun, izan ere, haurren kasuan irakurgarik gabe geratzen zena ziurrenik negarrez hasiko baitzen. Erdi brometan, bitzitza oso injustua dela esango geniola haurrari esan genuen.

Geratzen zen denbora irakurgaia irakurtzen pasa ondoren, Andonik berari buruzko kritika bat egiteko eskatu zigun, bai alde on eta batezere alde txarrak esanez, errespetu osoz, noski.

viernes, 28 de abril de 2017

HAMALAUGARREN SAIOA - Datak erabaki



Astelehen honetako saioaren oinarri talde guztiaren lankidetza eta elkarlana izan dira.

Alde batetik, gure bukaerako nota osatzen duten ariketei puntuazioa jarri genien. Horretarako, gelakide bat arbelera atera zen gidari moduan, eta denon artean eztabaidatu eta puntuazio bat adostu ondoren, arbelean zegokion ariketaren aldamenean idazten zuen. Horrela, hamar puntuak ebaluatuak izango dien 6 ariketei banatu arte.

Beste aldetik, 6 ariketa horietatik bat den bloga irakaslearekin noiz konpartitu behar genuen ere adostu behar genuen. Metodo berdina erabilita, hau da, gelakide bat gidari moduan edukita, eta denok elkarrekiko enpatiko izanta, data adostu genuen.

sábado, 22 de abril de 2017

HAMAHIRUGARREN SAIOA - Programazio didaktikoari ekin!


Aste Santu aurreko azken asteleheneko saio honetan, hasiera-hasieratik Andonik Programazio Didaktikoa egiteko denbora utzi zigun. Horretarako, gelakideak taldeetan banatuta jarri ginen.

Gure taldeak eginikoa hau izan zen: lehenik "venganza"rako egiten hasi ginen unitate didaktikoa Andoniri erakutsi genion gainbegirada batez bere iritzia emateko. Eta behin txukun ikusi zuela esan zigunean, unitate didaktiko horri lotutako beste hiru unitate pentsatu eta banatu genituen taldekide bakoitzak bat egin dezan.

HAMABIGARREN SAIOA - Programazio didaktikoari hasiera



Ostiral honetako saioa aurrera eramateko, Andonik eginiko power point bat eduki genuen ikusgai. Klase honetan ere, egin beharreko programaziorako lagungarri izateko argibideak eta aholkuak eman zituen.

Hasteko, dekretuak aldez aurretik esaten dizkigula hezkuntzaren xedeak gogorarazi zigun, eta ondoren, unitate didaktikoaren garapena gogorarazi zuen:

·         Oinarrizko zehar konpetentziak eta Oinarrizko diziplina barneko konpetentziak

·         Helburuak

·         Edukiak

·         Ebaluazioa

·         Metodologia

Gero, guk genituen duda batzuk argitzera igaro ginen. Hala nola, programazio didaktikoaren helburuak Curriculumetik egiten direla, eta unitate didaktikoaren helburuak, berriz, Heziberritik eta Curriculumetik egiten direla. Edota programazio zaharrean gaitasunak direnak, Heziberrin konpetentziak direla; zaharrean gaitasunak bereiztuta agertzen baitira, eta horiek konpetentzia izateko bata bestearekin elkartu behar baitira.

Duda horiek argitu ostean, Andonik kontzeptua argi genuela ikusi zuenez, programazioa egiten hasteko utzi zigun gelditzen zen denbora.

jueves, 6 de abril de 2017

HAMAIKARREN KLASEA - Programazio didaktikoa



Astelehen honetako gai nagusiak programazio didaktiko bat egiteko beharrezko atalak izan ziren. Horretarako, Andonik, berak eginiko programazio didaktiko bat eduki genuen lagungarri.

Lehenik eta behin, aurkibidea irakurtzen aritu ginen, horren bidez atal nagusiak bereizteko. Ondorengoak dira atal nagusiak:

1.       Kokapena

2.       Helburuak

3.       Edukiak

a.       Kontzeptua (A, B)

b.      Prozedura (A+B, B+A)

c.       Jarrera (A+B+C)

4.       Ebaluazio irizpideak

5.       Metodologia

a.       Denbora antolaketa

b.      Printzipio metodologikoak

c.       Jarduera motak eta irizpideak

d.      Taldekatze metodoak

e.      Irakaslearen papera

f.        Irakaslearen koordinazioa

g.       Baliabideak

6.       Ebaluazioa

7.       Unitate didaktikoak

8.       Bibliografia

Jarraian, eduki eta heburuetan zentratu ginen, eta beraien arteko loturak egiten aritu ginen. Horretarako, gainera, beste testu baten laguntza ere eduki genuen, hain zuzen ere EHAArena (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria).






HAMARGARREN KLASEA - Unidades Didácticas: Una Propuesta de Trabajo de aula



Ostiraleko saioa aurrera eraman ahal izateko, Amparo Escamillaren Unidades Didácticas: Una Propuesta de Trabajo de aula irakurgaia eduki egunean eskuartean.

Irakurgai horretako parrafo bat irakurtzen genuenean, orain arte ikustitakoarekin loturak egiten joan ginen. Gainera, ondorengo argazkiko eskema ere garatu genuen, non irakurgaiaren puntu garrantzitsuenak laburtuta agertzen dira:



Argi dago haurraren ikasketek ikaslearen oinarrizko beharrak, behar sozialak, intelektualak eta emozionalak ase behar dituela, horregatik, Decrolyk eginiko azterketak dio haurrari bitzitzarako (para la vida) irakatsi behar zaiola. Izanik, haurraren beharrak asetuz gero, haurrak ongizatea lortuko du. Horretarako, beharrezko izanik, gertuko zonalde bat.