Haur Hezkuntzako Curriculum Dekretua irakurri ondoren, aurrerapen handia eman
dutela iruditzen zait. Batik bat, Haur Hezkuntzari garrantzia ematen baitzaio eta
gutxieneko betebehar batzuk zehazten baitira.
Beste aldetik, ordea, ziklo batetik besterako pausoa zehaztu gabea dagoela ere
iruditzen zait. Horrek, hutsune bat egongo dela suposatzen du, eta hori osatzea
beharrezkotzat jotzen dut.
HAUR HEZKUNTZAKO CURRICULUM DEKRETUA.
(Magisteritza Eskolako didaktika Orokorreko Ikasle Zoragarriek Moldatua)
237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezertzekoa(EHAA, 2016-01- 15)
http://www.jusap.ejgv.euskadi.eus/r47-
bopvapps/eu/bopv2/datos/2016/01/1600142e.pdf
1-3 orrialdeak (Xabi Beistegi eta Ane Etxabe)
Dekretu honek haur hezkuntza arautu, hezkuntza-sistemaren pedagogía eguneratu,
hezkuntza helburu berriak lortzea sustatu, eta bat dator gizartearen eskakizunekin.
Hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoak hiru kapitulu hartzen ditu: I.kapituluak
xedapen orokorrak jasotzen ditu; II. Kapituluak oinarrizko konpetentziak, eta
III.kapituluak berriz,curriculumaren antolamendua jasotzen du.
Euskal Autonomia erkidegoan, 2 eta 6 urteko haurren ia %100 eskolatuta dago. Haur
Hezkuntzak, Hezkuntza eskubidea bermatzen die txiki txikitatik. Honenbestez,
ekitatean eta justizia sozialean oinarritutako planteamendu etiko batetik abiatuta,
aukera berdintasuneko bermea da Haur Hezkuntza. Hori horrela izanik, inklusioaren
printzipioa bete behar dute administrazioak, hezkuntza-arduradunek,profesionalek eta
hezkuntza-komunitateko kide guztiek.
Hezkuntzaren lehen helburua da haurraren garapen osoa lantzea dimentsio eta alderdi
guztietan , familiekin gertuko lankidetzan.
Oinarrizko konpetentziak eskuratzeko funtsa ezartzen eta lantzen da hezkuntza etapa
honetan, bizitzako egoera desberdinei erantzun ahal izateko.
Adin horretan berebiziko garrantzia dute norberari buruzko irudi doitua eraikitzeko eta
haurrek beren burua ezagutu,baloratu eta kontrolatzeko ikaskuntzek, horien bidez
jartzen baitituzte euren autonomía eta ekimen pertsonala lantzeko oinarriak.
Konpetentea izateko, denetariko baliabideak erabili behar dira erronkei edo arazoei
aurre egiteko.
Hezkuntza sistemaren elebitasuna funtsezko elementua da gizartearen kohesioan eta
hezkuntza-sistemaren koherentzian. XXI.mendean euskal gizartea eleaniztuna da, eta
ikastetxeek herritar eleaniztunak prestatu behar dituzte ezinbestean.Helburua egungo
bi hizkuntzen desoreka gainditzea eta bi hizkuntzen arteko berdintasun soziala eta
ikasleen aukera-berdintasuna sustatzea da.
Elebitasuna garatzea da euskal eskolaren erronketako bat,baina, horrez gain,pertsona
eleaniztunak behar ditu, atzerriko, gutxienez, hizkuntza bat jakingo dutenak.Hizkuntzek
elkarren arteko harremanean eta elkarrekintzan dihardute bide horretan.Ikuspegi
horretatik abiatuta, hizkuntza-konpetentzia guztiak biltzen dituen hizkuntza-multzo bat
garatu nahi da.
4-6 (Jon Cidoncha, Uxue Arrizabalaga eta Maddi Erauskin)
III. Kapitulua:
Curriculumaren antolamendua arautzen du.
Hezkuntzaren planteamendua zuzenki dago lotuta haurrek bizitzen dituzten
egoerekin.
Esperientzia eremuan oinarritutako hezkuntza proposamenak hartzen dira
kontutan.
Haur hezkuntzako curriculum eta antolamenduaren helburua: hezkuntza
sistemaren kalitatea hobetzea, hezkuntza komunitate osoak arrakasta izan
dezan.
IV. Kapitulua:
Ikastetxeen autonomia eta proiektu instituzionalak arautzen ditu.
Ikastetxeen proiektu instituzionalak lantzeko eta proiektu horiek hezkuntza komunitate osoaren partaidetzaz gauzatzeko jarraibideak ezartzen dira.
Ikastetxeen autonomiaren alde egiten da: Ikastetxeek modu autónomo batean funtzionatu behar dute baina aldi berean, eragin eta parte hartu behar dute hezkuntza sistema osorako
adostutako helburu komunak lortzen.
Kudeaketa ikastetxe bakoitzaren zuzendaritza taldearen esku (mekanismoak ezarri ikastetxearen funtzionamendurako).
V. Kapitulua:
Ikasleen aniztasunaren trataera eta tutoretzak zein hezkuntza- orientazioak hezkuntza- sisteman betetzen dituzten eginkizunak arautzen ditu.
Aniztasunari erantzuna? Inklusioa. Heziketaren ardura? Komunitatearena.
Eskola inklusiboan, haur guztiek kalitatezko hezkuntza jaso behar dute,
guztiei aukera berdina. Pertsonei egokitu (aniztasunaren adierazpenak:
hizkuntza, kultura, gaitasunak, sexu-orientazioa, generoa eta baliabide
sozioekonomikoak).
I.KAPITULUA: XEDAPEN OROKORRAK
1.art: Haur Hezkuntzako bi zikloak, ziklo horietako bat edo lehen zikloaren zati bat
ematen duten ikastetxe guztiek bete behar dute dekretua
2.art: Haur Hezkuntza borondatezkoa
3.art: Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da xedea.
Horretarako:
a) Familiekin lankidetzan, haurraren ongizate psikikoari eta fisikoari,
sozializazioari eta heziketari erreparatu
b) Desberdintasunak prebenitu eta gainditzeko heziketa sustatu behar da
c)Bi hizkuntza ofizialetan elebitasun orekatua lortzea sustatu
4.art: Ikasleak estimulatzea, bizitzako gainerako etapetan lantzen jarraituko duten
oinarrizko konpetentziak garatzea.
7-9 orrialdeak (Anne Abaigar eta Nerea Astigarraga)
II. KAPITULUA
OINARRIZKO KONPETENTZIAK
5. artikulua.– Konpetentzia eta oinarrizko konpetentziak.
1.– Konpetentzia da irakaskuntza eta hezkuntza-etapa bakoitzeko eduki propioak
modu integratuan aplikatzeko gaitasuna, jarduerak behar bezala egiteko eta arazo
konplexuak modu eraginkorrean ebazteko.
2.– Pertsona guztiek beren burua errealizatzeko eta garatzeko, herritar aktiboak
izateko, gizarteratzeko eta lan egiteko behar dituztenak dira oinarrizko konpetentziak.
4.– Haur Hezkuntza amaitzean, Lehen Hezkuntzara igarotzeko behar diren
konpetentziak lortu behar dituzte ikasle guztiek.
6. artikulua.– Oinarrizko zehar-konpetentziak.
1.– Oinarrizko zehar-konpetentzia deritze bizitzaren esparru eta egoera guztietan
arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar diren konpetentziei, hala esperientziaren
eremuko egoeretan, nola eguneroko bizitzaren egoeretan.
2.– Honako hauek dira oinarrizko zehar-konpetentziak: a) Hitzez, hitzik gabe eta modu
digitalean komunikatzeko konpetentzia. b) Ikasten eta pentsatzen ikasteko
konpetentzia. c) Elkarbizitzarako konpetentzia. d) Ekimenerako eta ekiteko espiriturako
konpetentzia. e) Izaten ikasteko konpetentzia.
7. artikulua.– Diziplinetako oinarrizko konpetentziak eta esperientzia-eremuak.
1.– Bizitzaren esparruek eta egoerek sortzen dituzten arazoak eraginkortasunez
konpontzeko behar diren oinarrizko konpetentziak dira diziplinako oinarrizko
konpetentziak, eta esperientzia-eremuren batekin lotutako baliabide espezifikoak
erabiltzeko premia dakarte.
3.– «Norberaren nortasunaren eta ingurune fisiko eta sozialaren eraikuntza» eta
«Norbere nortasunaren eta komunikazioaren eraikuntza eta irudikapena» esperientzia-
eremuen bidez, oinarrizko diziplina-konpetentzia hauek landuko dituzte haurrek: a)
Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia. b) Matematikarako
konpetentzia. c) Zientziarako konpetentzia. d) Teknologiarako konpetentzia. e)
Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia. f) Arterako konpetentzia. g)
Konpetentzia motorra.
8. artikulua.– Konpetentzien araberako hezkuntzaren printzipio metodologikoak.
1.– Inklusibitatea eta zuzentasuna aplikatzen direla bermatzeko, hezkuntza-
eskumenak dituen sailak konpetentzia guztien garapena eta ikasle guztien arrakasta
ongien bermatzen duten ikaskuntza- eta irakaskuntza-metodologiak sustatuko ditu.
2.– Konpetentzien araberako pedagogiak ezaugarri nagusi hauek ditu: a) Problema-
egoerak konpontzea, eskura dauden baliabideak modu integratuan erabiliz. b)
Helburua ez da informazioak eta ezagutzak transmititzea, oinarrizko konpetentziak
garatzea baizik. c) Adierazpenezko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak baliabideak
dira, baina ezinbestekoak dira problema-egoerak konpontzeko. d) Oinarrizko
konpetentziak garatu ahal izateko, egoera errealetako jarduerak proposatu behar dira,
eguneroko bizitzako problema nagusiak jakintzarekin lotuz. e) Oinarrizko konpetentziak
garatzeko aukera emateko, ikasleak modu aktiboan inplikatu behar du jakintza
bilatzen, ikasten, esperimentatzen, hausnartzen, aplikatzen, autoebaluatzen eta
komunikatzen. f) Hezitzailearen eginkizuna izango da haurren irakaskuntza-ikaskuntza
prozesuan laguntzea eta prozesu horiek tutorizatzea, eta horretarako prozesuak
diseinatu, planifikatu, antolatu, estimulatu, lagundu, ebaluatu eta birbideratu egin behar
ditu.
9. artikulua.– Elebitasuna eta eleaniztasuna.
1.– Hezkuntza arloan eskumena duen sailak elebitasuna sendotzea bultzatuko du
hezkuntza eleaniztunaren esparruan. Horrek indarrean dauden hizkuntza-ereduak
hobetzen eta garatzen lagunduko du, ikasle guztiek eskuratu ahal izan ditzaten irteera-
profileko hizkuntza-konpetentziak. Horretarako, euskarari beharrezkoa duen
lehentasunezko tratua ematea bermatuko du, bi hizkuntza ofizialen erabilera sozialaren
desoreka berdintzeko.
2.– Bi hizkuntza ofizialen erabileran oreka eta berdintasuna bilatzea da hezkuntza-
sistemaren xedeetako bat, eta euskarak gizarte-erabilera desorekatua eta ahula
duenez gaztelaniaren aldean, euskara hezkuntza-komunitatearen jarduera guztietan
adierazpide normala izan dadin bultzatu eta bermatu behar du hezkuntza-eskumenak
dituen sailak.
3.– Haurrak entzuteko, adierazteko eta hitz egiteko gaitasuna garatu behar du, eta
gizartearen arauak eta konbentzioak errespetatzen hasi behar du beste pertsona eta
inguruarekiko komunikazioa harreman eraikitzaileen bidez aberasteko; aldi berean,
sentimenduak, emozioak eta bizipenak garatu behar ditu, lagungarri izango zaizkionak
bere burua hobeto ezagutzeko.
4.– Elebitasuna oinarri hartuta, ikasle eleanitzak sortzeko xedea erdiesteko, atzerri-
hizkuntzaren baten ikaskuntza eta erabilerak finkatzeko neurriak ezar ditzakete
ikastetxeek, dekretu honetako 10. artikuluan ezarritako printzipioei jarraituz.
10. artikulua.– Hizkuntzen trataera integratua eta integrala.
1.– Hezkuntza-eskumenak dituen sailak hizkuntzen trataera integratua eta integrala
sustatuko du. Horrek arreta berezia ematen dio ikasketak hainbat hizkuntzatan
emateari, komunikatzeko konpetentzia eleaniztun bat lortzeko asmoz. Hizkuntza
bakoitzak berezkoa duena lantzea eta denek berdina dutena partekatzea da, betiere,
ikasleak modu egokian eta eraginkorrean erabiltzen duelarik egoera bakoitzak
eskatzen duen hizkuntza.
2.– Eleaniztasunaren konpetentzia erdiesteko bi hizkuntza ofizialetan, eta, kasuan
kasu, atzerriko hizkuntzaren batean, hizkuntzen tratamendu integratua eta integrala
baliatuko da, printzipio hauek beteta: a) Hizkuntzak irakasteak inklusioa izan behar du
oinarrian; hau da, ikasle guztiek izan behar dute gai, ama-hizkuntza edozein dutela
ere, eleaniztasunerako konpetentzia bere osotasunean garatzeko. b) Hizkuntzak
irakasteak erabilera izan behar du oinarrian, hizkuntzak erabilera sozial eta
akademikoaren bidez ikasten baitira eta komunikatzeko beharrizan pragmatikoek
bideratzen eta errazten baitute kodeaz jabetzea. c) Hizkuntzen irakaskuntzaren
oinarriak komunikazioa izan behar du; hau da, hizkuntza bakoitzeko egoera pertsonal,
sozial eta akademikoen multzo adierazgarriak hautatu behar dira, eta ikasgela
komunikatzeko gune pribilegiatu bihurtu, ikasleek askotariko komunikazio-jardueretan
eraginkortasunez parte hartzeko. d) Hizkuntzekiko eta hiztunekiko jarrera onean
oinarritu behar da hizkuntzen irakaskuntza, eta kontuan izan behar da hizkuntzek zer-
nolako garrantzi handia duten gizabanakoen garapen emozionalean eta haien
sozializazio-prozesuan.
10-12 orrialdeak (Ane Arruti eta Aiora Errekondo)
III. KAPITULUA
CURRICULUMAREN ANTOLAMENDUA
11. artikulua: Curriculuma:
1.- Haur Hezkuntzako ikasgaien ikaskuntzako eta irakaskuntzako prozesuak zehazten
dituzten elementuen antolaketari esango zaio curriculuma
2.-Alderdi hauek osatzen dute curriculuma: Oinarrizko konpetentziak, esperientzia
eremuak, eremu bakoitzeko etapa eta helburuak
12. artikulua: Haur Hezkuntzaren eremuak:
1.-Haur Hezkuntzako curriculuma esperientzia eremuetan antolatzen da.
1.-Bi eremu bereiz ditzakegu:
A)Norberaren nortasunaren eta ingurune fisiko eta sozialaren eraikuntzaren
eremua
àArloak: gizarte eta naturarekin lotuta.
àHaurraren garapenari dagozkiena alderdiak: nortasuna osatu, autonomia (jolas
eta esplorazio bidez)
B)Norberaren nortasunaren eta komunikazio eta irudikapenaren eraikuntzaren
eremua
àArloak: hizkuntza, matematika, artea…
àKomunikazio eta irudikapen moduak: errealitatea interpretatu, pentsamendua,
sentimenduak
13. artikulua:Ordutegia.
1.- Haur-eskolek zerbitzu zabala eskaini behar diete familiei zero eta hiru urte bitarteko
etapan, lana eta familia-bizitza bateratzen laguntzeko. Hala ere, haurrek ezingo dute,
oro har, zortzi ordu baino gehiago eman egunero eskolan.-Zerbitzu zabala eskaini
behar da, haurra eta familia bateratzeko.
3.– Etapa guztian jarduera-mota eta erritmo askotarikoak eta atsedena txandakatzeko
aukera emango zaie haurrei.
4.– Haurrak pixkanaka sartuko dira lehen aldiz ikastetxean, eta egokitze-aldi bat
ezarriko da. Egokitze-aldi horren helburua da etxearen eta eskolaren arteko zubiarena
egitea eta haurrak apurka-apurka egokitzea eskolara. I
IV. KAPITULUA
IKASTETXEEN AUTONOMIA ETA PROIEKTU INSTITUZIONALAK
14. artikulua: Ezaugarri orokorrak:
1.-Erabakiak bere kabuz hartzeko ahalmena
3.-Ikastetxeak Hezkuntza Proiektuan oinarri hartuta lortzen du autonomia, proiektua
martxan jartzeko giza baliabideak, baliabide ekonomikoak eta materiala erabiltzen ditu.
15. artikulua:Ikastetxearen hezkuntza proiektua:
2.-Ikastetxearen hezkuntza proiektuan sartzen dira: nortasunaren ezaugarriak eta
balioak, hezkuntza-helburuak, oinarrizko konpetentziak, curriculumaren irizpideak,
etab.
3.-Haurrak eta nerabeak zaintzeko kontuan izan beharrekoak:
a)Aniztasunaren errespetua eta inor ez baztertzea.
b)Tolerantzia, giza-legeak eta bakearen kultura sustatu.
c)Errealitate soziala eta kulturala errespetatu.
d)Hizkuntza ofiziala ikasiko dela bermatu.
e)Arreta indibidualizatua.
5.-Ikastetxean Hezkuntza Proiektua onartzean, argitara eman behar da.
16.artikulua:Ikastetxearen curriculum proiektua:
3.-Alderdi hauek finkatu behar dira:
a)Ebaluazio irizpideak.
b)Gutxieneko konpetentzia mailak.
c)Pedagogia irizpideak eta irizpide didaktikoen zehaztapena zikloen arteko
jarraitasuna bermatzeko.
d)Babesa behar duten ikasleei arreta integrala (behar bereziak).
e)Tutoretza programazioak.
4.– Bi zikloak irakasten dituzten ikastetxeetan, ziklo bakoitzaren berezitasunak
adieraziko ditu Ikastetxearen Curriculum Proiektuak, eta koherentea izango da hura
etapa osoan.
13-15 orrialdeak (Yanire Insausti, Nerea Bustos)
5. Ikastetxeek egingo dute eta eskumena duen sailaren eskura jarriko dute, araudi
aplikagarrien araberakoak diren ala ez erabaki dezan.
6. Ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan, irakasle-klaustroak egin
behar du. Ikastetxe pribatuetan, klaustroari dagokio proiektua onartzea, Eskola
Kontseilua entzun ondoren, eta ikastetxe publikoetan, Ordezkaritza Organo Gorena
entzun ondoren. Ikastetxearen Curriculum Proiektua urteko planaren bidez gauzatuko
da.
7.Finantziazio publikorik gabeko ikastetxe pribatuetan, curriculum-proiektua nork egin
eta onartu behar duen jakiteko, eskumenen barne-banaketari erreparatu behar zaio.
8. Ikasturte hasieran, gainditu beharreko helburuak jakin behar dira eta onartutako
ebaluazio-irizpideak.
17. artikulua.– Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua.
1. Hizkuntzen irakaskuntzarekin eta erabilerarekin lotutako alderdi hartzen ditu,
eta ikastetxe bakoitzak berea egin beharko du. Zer-nolako trataera izango
duten hizkuntzek bertan zehaztuko da. Ikastetxeko agiri hauetan eragina izango
dute: Antolakuntza eta Jarduera Arautegian edo Barne Arautegian, urteko
plangintzan, barruko eta kanpoko harremanak arautuko dituzten printzipioetan
eta gainerako agirietan, haien bidez gauzatuko baitira Ikastetxearen Hizkuntza
Proiektuko printzipioak.
2. Ikastetxe bakoitzak ikasleen profilera egokituko ditu lorpenak. Adierazle horiek
desberdinak dira hizkuntza-trebetasunei dagokionez, hezkuntza-ereduaren
arabera eta ikasleen ezaugarri soziolinguistikoen arabera.
3. Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuak honako alderdi hauek izan behar ditu:
ikastetxeak eleaniztasunaren arloan duen esperientziaren diagnostikoa; epe
ertain eta luzerako helburuak; proiektuaren garapenaren gaineko plangintza;
irakasleen prestakuntzarako aurreikusitako ekintzak; proiektuaren
jarraitutasuna hezkuntza-etaparen zikloen artean; ebaluazio-irizpideak eta
espero diren emaitzak.
4. Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuan jaso beharko da, zenbat orduz emango den
atzerriko hizkuntza. Bermatu beharko da hizkuntza-konpetentzia lortzen dela
euskaraz, gaztelaniaz eta lehenengo atzerriko hizkuntzan.
5. Ikastetxe publikoetako Ordezkaritza Organo Gorenari eta itunpeko ikastetxe
pribatuetako Eskola Kontseiluari dagokio Hizkuntza Proiektua onartzea.
18. artikulua.– Programazio didaktikoak.
1. Arlo eta ikasgai bakoitzeko planifikazio-, garapen- eta ebaluazio-tresna da;
bertan zehazten dira curriculumeko elementuak, Ikastetxearen Curriculum
Proiektuaren arabera, ikasleen ezaugarrietara moldatuta.
2. Urtero, ikasturte hasieran, ikastetxe bakoitzak programazio didaktikoak egiteko
eta ebaluatzeko irizpideak ezarriko ditu.
3. Ikasturteetako programazio didaktikoek honako osagai hauek izan behar dituzte
gutxienez:
a. Ikasturtean edo zikloan zehar garatu beharreko oinarrizko zehar-
konpetentziak eta diziplinazko konpetentziak eta integrazio-egoerak.
b. Helburuak.
c. Edukiak.
d. Ebaluazio-irizpidearen eta lorpenaren adierazleak.
e. Erabaki metodologikoak eta didaktikoak.
2. Programazio didaktikoak ebaluatzeko, honako alderdi hauei lotutako lorpenak
erabiliko dira, besteak beste:
a. Ikasturteko ebaluazio-emaitzak arlo bakoitzean.
b. Material eta baliabide didaktikoen egokitasuna, eta erabilitako metodo
didaktikoei eta pedagogikoei emandako denboraren eta espazioren
banaketa.
c. Ikasgelako eta ikastetxeko giroaren hobekuntzan metodo didaktikoek
eta pedagogikoek izandako eragina.
19. artikulua.– Familien lankidetza, inplikazioa eta prestakuntza.
1. Gurasoek edo legezko tutoreek eskubidea dute haurren eskola-hezkuntzaren
jarraipena egiteko eta hartan parte hartzeko. Ikastetxearen Hezkuntza
Proiektuan jasoko dira familiak, irakasleak eta ikasleak zer jardueratara
konprometitzen diren helburuak eta oinarrizko konpetentziak lortzeko.
2. Konpromiso horien artean, honako alderdi hauek egongo dira: Ikastetxearen
hezkuntza-printzipioak onartzea, familiaren ideologia eta morala errespetatzea
legeetan ezarritako hezkuntza-printzipioen eta -balioen arabera, ikasleen
bilakaeraren jarraipena egitea, bizikidetzako neurri zuzentzaileak hartzea, eta
ikastetxearen eta familiaren artean harremanak egotea. Konpromisoak
zuzendaritza-taldeak idatziko ditu, eta Eskola Kontseiluak edo Ordezkaritza
Organo Gorenak onartu eta ebaluatuko ditu.
3. Ikastetxeak eta familiak, hasierako konpromisoak ikuskatu eta aldatzeko
akordioetara iritsi daitezke.
4. Familiek parte hartu dezaten eta elkarlana egon dadin, ikastetxeek eta guraso-
elkarteek prestakuntza-jarduerak antolatu ahal izango dituzte.
20. artikulua.– Irakasleen prestakuntza eta ebaluazioa.
1. Irakasleen helburua da konpetentzia-profil egokia lortzea, eta, horren bitartez,
haurrari bere konpetentziak garatzen laguntzea.
2. Hezkuntza-eskumenak dituen sailaren prestakuntza-ekintzek honako ezaugarri
hauek izango dituzte:
a. Ikastetxea prestakuntza-plangintzaren ardatza izatea.
b. Hezkuntza-jarduerari eta irakasle-lanari buruzko azterketa eta gogoeta
azpimarratzea.
c. Hezkidetza, aniztasun afektibo-sexuala, eta hezkuntza-babes bereziak behar
dituzten kolektiboentzako arreta egokia sustatzeko hezkuntza inklusiboa garatzea.
d. Erantzukizun soziala duten profesionalak trebatzea, kritikoak baina proaktiboak
eta sortzaileak aldaketen aurrean.
e. Konpetentzien araberako ikuspuntua eta planteamendu orokorrak eta diziplinen
artekoak sustatzea.
f. Bikaintasuna sustatzea, hezkuntza berriztatzeko proiektuen bidez.
g. Euskara eguneratzeko lana eta atzerriko hizkuntzako prestakuntza sustatzea.
h. Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan prestakuntza sustatzea, baliabide
digitalen bidez.
i. Zientziaren, didaktikaren eta hezkuntza-antolaketaren arloko eguneratzea.
j. Trebetasun sozialei, arlo emozionalari eta, oro har, irakasle-lanari behar
besteko arreta eskaintzea.
k. Langileen arteko lankidetza bultzatzea (berdinen arteko prestakuntza, sareak
sortzea).
16-18 orrialdeak (Maddi Gonzalo eta Andrea Iglesias)
3.-Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabiltzea eta curriculumean
txertatzea.
Lanbideari buruz, eta eragile berritzaile den aldetik garatutako gizarte- konpromisoari dagokionez, ikuspegi etikoa garatzea.
Arazoak eta gatazkak konpontzea.
Norberaren prestakuntza jarraitua planifikatzea, norberaren lanari buruzko gogoeta eginez.
4.-Hezkuntza- eskumenak dituen sailak ebaluatuko ditu irakasle konpetentziak.
Irakasleek ere hartu dute parte.
5.-Prestakuntzak lagungarria izan behar du berrikuntza proiektua martxan jartzeko.
6.- Ikastetxe-sareetan parte hartzeko aukera ere izan behar dute. Elkarlanarekin, talde
lanaerkin… lotzen dena.
7.-Ingurune komunitarioa lagungarria da irakaskuntza formala eta ez formala lortzeko.
8.-Prestakuntza- prozesuak duen eragina kontuan hartu behar da ikastetxeko
egunerokoan.
9.-Hezkuntza- eskumenak dituen sailak koordinatuko ditu, prestakuntza-eskaera eta
administrazioa. Bereziki familia eta irakasleari zuzendutako hezkuntzari buruzkoa.
10.-Berritzeguneetako aholkulariek hezkuntza- berrikuntza bultzatuko dute. Gainera,
modu
aktiboan hartuko dute parte ikastetxeetako hobekuntza-planetan.
V.Kapitulua
21. artikulua
1.-Ikaskuntza prozesuan eta garapenean laguntzea izango da irakaslearen lana
2.-Tutoretzaren ekintza- planak tutorearen esku hartzea antolatzen du.
3.-Tutoreei dagokie lan hori egitea.
4.-Tutoretzako plana:
Konpetentziak, helburuak eta edukiak ikasleen premiei egokitu.
Bestelako lanak egin irakasle talde, ikasle eta familia
Urteko plangintza egin
Eboluzio irizpideak finkatu
22.artikulua
1.-Eskema orientaziozko txostena egingo du tutoreak, familiak informatuak
edukitzeko.HH amaitzean egingo da txosten hori baina ala ere aparteko egoerak
daudenean ere egingo dira hauek.
2.-Banakako arreta bermatzea garrantzitsua da
3.-HH tik LH ra igarobidea errazteko arreta berezia emango zaie bi etapa hauen arteko
koordinazioari, desberdintasun pedagogikoei,antolaketari eta ikaslearen aurrerabide
akademikoan eragina izan ditzazketen desorekei.
23. artikulua
- Aniztasunari erantzuneko neurriak
1.- Hezkuntzako esku-hartzeak ikasleen aniztasuna aitortu eta errespetatu behar du.
2.- Aniztasuna tratatzeko neurriek ikaslearen hezkuntza-premiak asetzu behar dituzte
ingurune normalizatu eta inklusiboan.
3.- Ikastetxeek mekanismoak ezarriko dituzte garapen-erritmo desberdinen ondorioz
hezkuntza-laguntza espezifikoak eskatzen dituzten ikasleei ahalik eta goizen
antzemateko.
Desgaitasunen bat edo jokabide-nahaste larriak
Ikasteko zailtasunak
Gaitasun intelektual handiak
Hezkuntza-sisteman berandu sartzea
Egoera pertsonal edo eskolaldi bereziak izatea
Desberdintasun sozialak jasatea
Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen trastornoak izatea
4.-Aniztasunari erantzuteko, neurri hauek ezar daitezke: dagokion espeziali tateko
irakasleak eta profesional kualifikatuak jartzea; ikasgelan bi irakasle batera aritzea;
tutoretza pertsonalizatua…
5.-Hezkuntza- premia bereziak dituzten Haur Hezkuntzako ikasleei dagokienez,
curriculuma- ren ebaluazio-irizpideetatik eta edukietatik nabarmen aldentzen diren
egokitzapenak ezartzeko
aukera egongo da.
6.- Adimen-gaitasun handiko ikasleen eskolatzeak malgua izan behar du, haien
ikaskuntza- erritmora egokitzeko.
24. artikulua.– Hezkuntza-sisteman berandu sartutako ikasleak.
1.-Ikastetxeek ikaslearen adinari, garapen pertsonalari, ezagutzei eta bestelako
ezaugarriei erreparatuko diete hezkuntza-sisteman berandu sartzen diren ikasleak
eskolatzeko; hala, eskolatze hori egiteko modu egokiena hautatuko dute, oinarrizko
konpetentziak Haur Hezkuntzako eskolatzearen amaierarako ezarrita dauden mailan
eskura ditzaten.
2.-Berandu eskolatutako ikasleren batek gabezia handiak baldin baditu ikastetxeko
eskolatze-hizkuntzen ezagutzan, berariazko arreta emango zaio ikasle horri,
hizkuntzen ikaskuntzako berariazko programen bidez. Talde arruntean eskolatzearekin
batera emango da arreta hori.
VI. KAPITULUA
IKASLEEN EBALUAZIOA ETA MAILA-IGOERAK
25. artikulua.– Ikasleen ikaskuntza ebaluatzea.
1.-Ezin da bereize beste curriculum-osagaietatik ikaslearen ikaskuntza ebaluatzea.
2.-Haur Hezkuntzan, ebaluazio-eredu funtsezkoa dira curriculumak ziklo bakoitzerako
ezarrita dituen esperientzia-eremuen ebaluazio-irizpideak, Ikastetxearen Curriculum
Proiektuan eta programazio didaktikoetan zehaztuta daudenak. Esperientzia-eremuei
dagozkien oinarrizko konpetentzien arabera ezarriko dira, jarduera-planean,
hezkuntza-premia bereziko ikasleak ebaluatzeko irizpideak.
19-20 orrialdeak (Sonia Arribas eta Joana Aguilar)
Haur Hezkuntzako 2009.ko dekretua indargabetu egingo da, eta horren ordez,
Haur Hezkuntzako 2015-2016ko curriculuma ezarriko da.
Curriculum berri honetan, ikasleak ebaluatzeko irizpideak hurrengoak dira:
Indartze-neurriak aplikatuko dira zailtasunak dituzten ikasleentzako, heziketa-
prozesuan aurrera egiteko.
Ikasleen konpetentzien ebaluazioa orokorra, jarraitua eta prestakuntzakoa
izango da eta ikasleak curriculumeko eremu guztietan egindako aurrerapenari
erreparatuko dio.
Ikastetxeek ziklo bakoitzean ezarritako helburuen eta ebaluazio-irizpideen berri
emango diete ikasleen gurasoei edo legezko tutoreei.
Tutoreek, ikaslearen ikaskuntza-prozesuaren gaineko txostena egingo du
ikasleen gurasoei edo legezko tutoreei emateko. Honetan, hiru ebaluazio-saio
egongo dira eta hezkuntza-konpetentzien lorpenak, eskola-errendimendua,
integrazio sozial, hezkuntzakoari buruzko informazioa eta aurreikusitako
laguntza eta indartze neurriak adieraziko dira.
Ikaslea errepikatu behar duen irakasleak erabakiko du, baina gurasoei edo
legezko tutoreei informatuta eta haien baimena izanda.
Ikasleen gurasoek edo legezko tutoreek ebaluazio jarraituaren eta etaparen
amaierako ebaluazioaren emaitzei buruzko azalpenak eska diezazkiekete
irakasleei.
Irakasleek bilduko dira curriculumak araututako oinarrizko konpetentziak
eskuratu diren ala ez aztertzeko eta prozesua bideratzeko aldaketak
proposatuko dituzte.
Ikuskariak, ikastetxeak bisitatzean eta banakako ebaluazioen emaitzak
ezagututa, zuzendaritza-taldearekin bilduko dira emaitzak aztertzeko eta
baloratzeko.
Erlijiozko irakaskuntzari dagokionez:
Erlijio-irakaskuntzak jasoko dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloan.
Erlijioa eman ahal izateko gurasoek baimena eman behar dute.
Hezkuntza sistema hobetzeko plana:
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak dekretu honetan hartutako
konpromisoak sartuko dira plan honetan.
Hartuko diren neurriak hurrengoak dira:
Irakasleen etengabeko prestakuntzarekin eta familien prestakuntzarekin
lotutakoak.
Elebitasun hezkuntza eleaniztun baten barruan sendotzeko neurriak. Atzerriko
lehen hizkuntza komunikazio-hizkuntza gisa eskaintzea orokortu arte.
Hezkuntza inklusiboa eta aniztasuna bultzatzeko neurriak.
Ikastetxeen autonomia sustatzeko neurriak eta euren kontuak aurkeztera
akuilatzeko neurriak.
Material didaktikoak sortzeko neurriak.
Kudeatzeko eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan Informazioaren eta
Komunikazioaren Teknologiak integratzeko neurriak.
Ikasleak, irakasleak eta hezkuntza-sistema ikertzeko eta ebaluatzeko neurriak.
Irakasleei, ikastetxeei eta familiei beren erantzukizunak betetzen laguntzeko
neurriak.
22-24 (Aintzane Alcorta eta Ane Gorrotxategi)
ERANSKINA, ABENDUAREN 22KO 237/2015 DEKRETUARENA
HAUR HEZKUNTZARAKO CURRICULUMA
Haur Hezkuntzako oinarri nagusi haurraren garapena lortzea da familiaren eta
ingurunearen laguntzarekin.
Oinarrizko konpetentzia
2 txosten desberdin daude, Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta DeSeCo
(2002). Konpetentzia bat giltzarria edo oinarrizkoa izango da, baldin eta baliagarria
baldin bada herritar guztientzat, haien sexua, gizarte- eta kultura-egoera eta familia-
ingurunea edozein dela ere. Guztiek batera, XXI. mendeko bizitza sozialean parte
hartu eta bazterketa-arriskurik ez izateko ikaskuntza ezinbestekoak osatzen dituzte
konpetentziek
Oinarrizko konpetentziak bi mota daude: konpetentzia orokorrak eta espezifikoak
Orokorrak: Bizitzako oinarrizko egoeretan arazoei aurre egiteko gai izatea, bai
esperientzietan eta eguneroko bizitzan. Esperientzia eremu guztietan lanaren bidez
sustatzen dira konpetentziak eta eguneroko bizitzan.
Esperientzia-eremuetan eta haien eguneroko bizitzako gainerako egoeretan integratu
edo uztartu behar dituzte haurrek zehar-konpetentziei dagozkien prozedurak eta
jarrerak. Horrela jokatuta, oinarrizko zehar-konpetentzia hauek landuko dituzte haurrek:
Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako
konpetentzia.
Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
Elkarbizitzarako konpetentzia.
Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.
Norbera izaten ikasteko konpetentzia.
Espezifikoak: Bizitzako egoeretan dauden arazoak eraginkortasunez aurre egiteko gai
izatea da helburu nagusia. Esperientzia-eremuek berezko dituzten integrazio-egoeren
bidez eskuratzen dira diziplina baitako konpetentziak. Haurren bizipenei lotzen zaie
Haur Hezkuntzaren planteamendu edo ikuspegia.
Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia.
Matematikarako konpetentzia.
Zientziarako konpetentzia.
Teknologiarako konpetentzia.
Konpetentzia sozial eta zibikoa.
Arterako konpetentzia.
Konpetentzia motorra.
1.1.– Oinarrizko konpetentzia orokorrak:
Ekintza konpetenteak egiteko, ezinbestekoa da pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin
bizitzen eta izaten jakitea. Konpetentzia horiek batera eta bereizketarik gabe baliatu
behar dira.
Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia:
Pentsamenduak eraikitzen laguntzen du eta kulturarentzat oso garrantzitsua da.
Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia: Haurrei beraien jarduera erregulatzeko
prozedurak eskuratzeko laguntza eman behar zaie; hau da, pixkanaka ikasten ikasteko
behar dituzten prozedurak eskuratzen laguntzea.
Elkarbizitzarako konpetentzia: Familiaz gain, haurrek beste pertsona batzuk ezagutu
behar dituzte. Ingurunearekin eta beste haur batzuekin erlazionatzean, hurbileko duten
inguruan integratuko dira eta, gai izango dira pentsamendu-prozesuak lantzeko,
erabakiak hartzeko, arazo-egoerak ebazteko, errealitatea eta bizi duten mundua
ezagutzeko, eta baliabide kognitiboak gero eta era landuagoan eta konplexuagoan
erabiltzeko.
Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia: Ideiak ekintza bihurtzeko gai izatean
datza. Konpetentzia hau lantzeko, giro egoki bat, eskaini behar zaio haurrari, bai
espazioak eta denbora egokiak ere.
Norbera izaten ikasteko konpetentzia: Adin horietan, garrantzia handia du norberaren
irudia eraikitzeko bide ematen duten egoerak eta ikaskuntzak, baita beraien burua eta
ingurunea ezagutzeko ere.
Título 25-27 (Lide Cormenzana eta June Del Rio)
Garrantzitsua da “izaten ikastea”, hau da, konpetentea izateaz gain, norbera izaten
ikastea.
Hausnartzeko gaitasuna funtsezkoa da nortasuna eraikitzeko eta ezinbestekoa
norberaren sentimentuez, ekintzez eta pentsamenduez jabetzea.
Haurrak pixkanaka pixkanaka bereizi behar ditu barneko eta kanpoko munduak eta
helduek haien garapen pertsonala sustatzen lagundu behar dute, hala nola,
autonomia, autoestimua, motibazioa…
1.2.-OINARRIZKO KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK
Hauen helburua, garapen osoa lantzea da. Horretarako, honako hiru alderdi hartu
behar dituzte kontuan:
-Haurraren jarduera eta esperimentazioa.
-Hezitzaileak haurraren ekintzak entzutea eta haien gaineko gogoeta egitea.
-Ekintzen hezkuntza-testuingurua.
2. ESPERIENTZIA-EREMUAK
Oinarrizko konpetentzia espezifikoak 7 dira eta guztietan nortasunaren eraikuntzari
ematen dio garrantzia, eremu bakoitza ezberdina izan arren. Hauek dira oinarrizko
konpetentzia espezifikoak:
-Hizkuntza- eta literatura- komunikazioarako konpetentzia.
-Matematikarako konpetentzia.
-Zientziarako konpetentzia.
-Teknologiarako konpetentzia.
-Konpetentzia sozial eta zibikoa.
-Arterako konpetentzia.
-Konpetentzia motorra.
3. ERREALITATEA ULERTZEKO MODUAK ETA IKASTEKO EGOERAK
Haur Hezkuntzako lehen zikloan (0-3 urte), gorputza eta mundua arakatzeko eta
esperientziak izateko abiapuntua.
Título 28-30 (Ianire Furundarena eta Ane Garcia)
Haur hezkuntzako 2.zikloan, jolasa eta esperimentazioa garapenerako ardatzak dira,
baina baita, haur ipuinak, haurren narrazioak eta elkarrizketak ere. Ziklo honetan,
ingurunearen ezagutza, gizarte harremanak eta aho bidezko komunikazioa hobetzen
dira.
1. NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA INGURUNE FISIKO ETA
SOZIALAREN EREMUA
1.1.Eremuaren ezaugarriak
Inguruneak sekulako garrantzia du pertsonaren nortasuna eraikitzeko garaian eta
horretarako, gorputza, aukerak eta mugak ezagutu behar ditugu.
Lotura afektiboaren garrantziaz ohartu behar gara hezitzailea erreferente izanik.
Haurrek ingurune naturalarekiko jakin-min handia dute
Gainera, ingurune soziokulturala eta kultur-aniztasuna estimulatu eta landu behar dira,
gizartearen parte direla sentituaraziz.
1.2. Etapako helburuak
1. Nortasunaren eraikuntza
2. Gorputzaren kontrola (zentzumenak, oreka, koordinazioa…)
3. Segurtasun afektiboa finkatzea
4. Errespetatzea, lankidetzako jarrerak jartzea
5. Ingurunea aztertzea
6. Gailu teknologikoekin hastea
7. Gizartean jokatzen jakitea
8. Bizi ingurunea eraikitzea
Título 31-33 (Sara De La Heras eta Irene Cañas)
1.3.– EDUKIAK.
1.3.0.Eduki komunak.
Eremu guztiek komunak dituzten oinarrizko zehar-konpetentziekin lotutako edukiak.
Edukien multzo honetan adierazitako jarrera eta prozeduren xede dira:
Informazioa identifikatu, lortu eta berreskuratzea.
Informazioa ulertzea (konparatzea, sailkatzea, sekuentziatzea eta aztertzea),
buruz ikastea eta adieraztea (deskribatzea, zehaztea, azaltzea, etab.).
Informazioa balioestea eta adieraztea (arrazoiak ematea, justifikatzea, etab.).
Ideiak sortu eta adieraztea.
Zereginak eta proiektuak planifikatzea eta aztertzea.
Plangintzan erabakitakoa betetzea edo, beharrezkoa baldin bada, doitzea.
Egin eta betetako plangintza balioestea eta hura hobetzeko proposamenak
egitea.
Lortutako emaitza komunikatzea.
Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta
asertibitatea).
Elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko zereginetan.
Giza eskubideak eta gizarte-arauak betetzea
Gatazkak kudeatzea.
Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
1.3.1.– Lehen zikloko edukiak.
1. MULTZOA. Nortasuna eraikitzea
Zentzumenak gorputza eta kanpo-errealitatea arakatzeko erabiltzea eta, arian-arian,
zer sentsazio eta pertzepzio izaten dituen ezagutzea.
Norberaren eta gainerako pertsonen gorputzak osotasunean eta atalez atal
dituen ezaugarri eta ahalmenetako batzuk ikertzea eta, arian-arian, haiek
identifikatzea eta ezagutzea.
Arian-arian, norberaren gorputza eta nortasuna eraikitzea eta onartzea.
Norberaren eta gainerako pertsonen sentimenduak, emozioak, oinarrizko
beharrizanak eta interesak adieraztea, identifikatzea eta erregulatzen hastea.
Laguntza onartzea eta, arian-arian, hura bilatzea.
Norberaren segurtasun afektiboa ziurtatzeko estrategiak erabiltzea
(erreferentziazko pertsona helduaren begirada bilatzea, kontaktu afektiboa
eskatzea, etab.).
Gorputzaren tonua eta jarrera objektuen, gainerako pertsonen, ekintzen,
egoeren eta espazioaren ezaugarrien arabera kontrolatzen eta egokitzen
hastea.
Gero eta konfiantza handiagoa izatea norberaren ahalmen motorretan.
Ekintzarako ekimena eta trebetasun berriak ikasteko jakin-mina izatea.
Eskuen erabilera fineko trebetasunak koordinatzen eta kontrolatzen hastea.
Estimuluak baztertu eta onartzeko ahalmena lantzea (atsedenerako eta
mugimendurako uneak hartzea).
Konfiantza izatea zereginak laguntzarekin betetzeko eta eguneroko bizitzako
zailtasunak gainditzeko ahalmenean (zenbaitetan laguntza-premia izan arren).
Arrisku-egoera batzuk hautematen eta saihesten hastea.
Eguneroko bizitzako lanetan (garbiketetan, arropa jantzi eta eranztean,
jostailuak jasotzean, ipuinak entzutean, etab.) eta jolasetan laguntzeko interesa
izatea.
2. MULTZOA. Hartu-emanak gizarte-ingurunean
Zer gizarte taldetako partaide den jakitea eta horiek bereiztea (hasierakoak,
familia eta eskola).
Lotura afektiboak bilatu eta ezartzea adineko pertsonekin eta eskolako
haurrekin. Enpatia-jarrerak izaten hastea.
Hurbileko gizarte-ingurunearen ezaugarriak eta funtzioak behatzea.
Gizarteko hartu-emanen oinarrizko jokabideak izaten hastea (txandaren zain
egotea, pertsona helduak, espazioak, materialak eta gainerakoak konpartitzea),
eta elkarbizitzaren arau batzuk betetzea.
Jolasetan parte hartzea eta ekimena izatea, eta, arian-arian, ardura txikiak
hartzea eguneroko bizitzan.
Jolas sinbolikoak egiteari ekitea, hurbileko gizarte-ingurunea ulertzen hasteko.
Hurbileko gizarte-inguruneko kultura-adierazpenekiko interesa izatea.
3. MULTZOA. Hartu-emanak ingurune fisiko eta naturalarekin
Espazioak behatzea eta arakatzea, eta haietan dauden objektuak erabiltzea
zentzumenen eta ekintzen bidez (erortzen uztea, kolpatzea, jasotzea, herrestan
eramatea, hustea, irekitzea, etab.).
Jolasa erabiltzea ingurune fisikoa esploratzeko. Esanahiak eta ezagutzak
eraikitzea, ingurunean ekinez.
Naturako elementuak (ura, hondarra eta bestelakoak) eta fenomenoak (euria,
haizea eta bestelakoak) behatzeko interesa izatea. Haien ezaugarrietako
batzuk ezagutzen hastea.
1.3.2.– Bigarren zikloko edukiak.
1. MULTZOA. Nortasuna eraikitzea
Norberaren gorputza arakatzea eta ezagutzea. Norberak zer ezaugarri eta
bereizgarri dituen jakitea eta gainerako pertsonekiko diferentziak eta
antzekotasunak identifikatzea.
Zentzumenak gorputza eta kanpo-errealitatea arakatzeko erabiltzea eta zer
sentsazio eta pertzepzio izaten dituen ezagutzea.
Gorputzak oinarrizko zer beharrizan dituen jakitea eta haiek adieraztea,
erregulatzea eta kontrolatzea.
Norberaren ezaugarriak, ahalmenak eta mugak balioetsi eta, arian-arian,
onartzea.
Garbitasuneko, elikadurako eta atsedeneko ohitura osasungarriak ezagutzea,
balioestea eta horiek gero eta autonomia handiagoaz betetzea. Behar bezala
erabiltzea ohiturazko jarduera horiei dagozkien espazioak eta objektuak.
Eguneroko bizitzako jarduerak (jatorduak, atsedenak, garbitasuna eta joan-
etorriak) antolatzeko ezarrita dauden arauak onartzea eta balioestea.
Osasunari zuzenean eragiten dioten arrisku-faktoreen balioespen doitua egitea
eta prebentzioko eta segurtasuneko portaerak izatea ohiko egoeretan.
Objektuen, gainerako pertsonen, ekintzen eta egoeren ezaugarrietara
egokitzea gorputz-jarrera.
Jolasaren bidez (jolas motor, zentzumenezko, sinboliko eta arautuen bidez)
arakatzea ingurunea. Disfrutatzeko eta harremanak izateko bitarteko gisa
balioestea jolasa.
Jolas sinbolikoaren bidez, egoera errealak edo irudizkoak eta pertsonaiak
antzeztea.
Jolas-arauak ulertzea eta onartzea. Jolasaren premia balioestea eta hura
erregulatzen parte hartzea.
Eguneroko bizitzako lanak egiteko ekimena izatea eta lan horiek gero eta
autonomia handiagoz egitea.
Norberaren lana balioestea eta akatsak ekintza hobetzeko bidea direla
aitortzea.
Laguntza eskatu eta onartzea hura premiazkoa duenean. Gainerako pertsonen
laguntza-jarrerak balioestea.
Konfiantza izatea norberaren ekintza-ahalmenean eta jolasetan parte hartzea
eta saiatzea.
Zereginak betetzeko moduak aurkitzeko interesa izatea eta gelakideek
egindako proposamenak balioestea.
Antolatzeko, konstantea izateko, arreta jartzeko, ekimena hartzeko eta
ahalegintzeko ohiturak eta jarrerak lantzen hastea.
Título 34-36 (Nerea Garcia-Ariño eta Amaia Guillenea)
2. MULTZOA. Hartu-emanak gizarte-ingurunean
● Gainerako pertsonen nortasuna eta ezaugarriak onartzea, diferentziak errespetatzea
eta diskriminazio-jarrerak baztertzea.
● Afektu eta enpatiako harremanak sortzeko jarrera positiboa izatea eta talde-lanetan
laguntzea.
● Haurrak parte hartzen duen gizarte taldeetan ezartzen diren harreman afektiboen
garrantzia balioestea.
● Gogoz bereganatzea, arian-arian, elkarbizitzaren oinarrizko arauak. Gatazkak
elkarrizketaren bidez konpontzen hastea.
● Haurrek harreman orekatuak izatea elkarren artean. Estereotipo eta aurreiritzi
sexista batzuk identifikatzea eta baztertzea.
3. MULTZOA. Hartu-emanak ingurune fisiko eta naturalarekin
● Ingurune naturala eta haren baitako objektuak, materiak, eginkizunak eta eguneroko
erabilerak behatu, esploratu eta ezagutzea.
● Izaki bizidunen portaera, funtzio, ezaugarri eta aldaketa batzuk ezagutzea.
Jaiotzaren eta heriotzaren bitarteko bizi-ziklora hurbiltzea. Izaki bizidunen gaineko
aieru edo konjeturak egitea.
● Ingurune naturaleko fenomenoak (gau eta egunen segida, euria, etab.) behatzea eta
gizakien bizitzan duten eraginaz ohartzea.
● Teknologia gailuak erabiltzen hastea, ikasten eta komunikatzen laguntzeko.
1.4.– EBALUAZIO-IRIZPIDE ETA –ADIERAZLEAK
1) Gorputzaren egituraren gero eta irudi doituago bat adieraztea eta bere sentsazio eta
pertzepzioez jabetzea.
● Arian-arian, bere eta gainerako pertsonen gorputzaren atalak ezagutzen, izendatzen
eta kokatzen ditu.
● Pertsonen arteko diferentziak eta antzekotasunak ezagutzen eta azaltzen ditu,
gorputzaren ezaugarri eta bereizgarri batzuei erreparatuta.
● Zentzumenak eta horiei dagozkien sentsazioak ezagutzen ditu.
2) Trebetasun motorrak eta eskuak erabiltzeko abileziak hobetzea, bere ahalmenean
gero eta konfiantza handiagoa izanda.
● Gero eta gehiago kontrolatzen du gorputza, bai mugimenduan (joan-etorrietan,
ibiltzean, korrika egitean, jauzi egitean, etab.), bai geldirik dagoenean (oreka, gorputz-
jarreraren kontrola, etab.).
3) Gero eta autonomia handiagoz ebaztea eguneroko bizitzako arazo-egoera errazak.
● Espazioak, materialak eta tresnak, teknologikoak barne, koordinazio eta kontrol
egokiz erabiltzen ditu, eguneroko bizitzako lanak egiteko.
● Pertsona helduen laguntzarekin, lan errazen sekuentziak planifikatzen ditu, sortzen
zaizkion arazo-egoera errazak ebazteko.
4) Jolasetan parte hartzea, eta, parte-hartze horretan, gero eta gehiago erregulatzea
sentimenduen eta emozioen adierazpena.
● Jolasetan eta taldearen proposamenetan gogoz parte hartzen eta laguntzen du.
● Jolas sinple batzuen arauak onartzen eta betetzen ditu.
5) Ingurunea haren elementuen behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren
bidez deskubritzeko jakin-mina adieraztea.
● Inguruko objektu fisikoen propietate eta ezaugarri batzuk ezagutzen eta bereizten
ditu.
6) Maiz erabiltzen dituen lekuetan orientatzea eta kokatzea, oinarrizko espazio-nozioak
egoki erabilita.
7) Eguneroko bizitzako jardueren eta ekitaldi sozialen denbora-sekuentzia ezagutzea
eta aurreratzea, oinarrizko denbora-nozioak egoki erabilita.
8) Gailu teknologikoen eta digitalen gaineko interesa adieraztea eta haiek erabiltzea,
pertsona helduen laguntzarekin, gailuen funtzionamendua ulertu eta ingurune fisiko eta
soziala ezagutzen hasteko.
9) Gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea, erreferentziazko gizarte
taldeetan gogoz parte hartuta.
● Elkarbizitzarako arau batzuk ezartzea beharrezkoa dela jakitea.
2.– NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA
ADIERAZPENAREN EREMUA
2.1.– EREMUAREN EZAUGARRIAK:
Helburua pertsonen arteko komunikazio lantzea
Hizkuntzaren bidez sentimenduak eta pentsamenduak adieraztea
Hasieran gorputzaren bidez komunikatu, eta ondoren ahozko hizkuntzaren
bidez
Sormena eta irudimena erabili sentimenduak adierazteko
Eskola komunikatzeko esparrua
Titulo 37-39 (Miren de Alba eta Ana Bernal)
Haurraren elementuetako bat idazketa da. Izan ere, deigarri egiten zaie eta
horregatik, idazteko gogoa pizten zaie, helduek bezala jarduteko. Horretarako,
hezitzaileen laguntzarekin hasiko dira haurrak Haur Hezkuntzan idazteko sistemaren
ezaugarri eta arau batzuk ikasten, ondoren, Lehen Hezkuntzan osatuko direnak.
Haurrek pixkanaka ikasi beharreko edukiak multzo ezberdinetan sailkatzen dira: arte-
hizkuntzak, musika-hizkuntzak, gorputz-hizkuntzak, ikus-entzunezko eta teknologiaren
hizkuntzak, hizkuntzen bidezko komunikazioak eta matematika-hizkuntzak.
Multzo guzti hauek Haur Hezkuntzako etapan kokatuta daude eta ondorengo
xedeetara bideratuta daude; hau da, hauek dira lortu beharreko helburuak, besteak
beste:
1. Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea,
horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako
pertsonenak aintzat hartzeko.
2. Hizkuntza idatziaren gizarte-arauak ikasten hastea, idazketaren
funtzionamendua ikertzeko eta komunikatu, informatu eta gozatzeko tresna
moduan balioesteko.
3. Gainerako haurren eta helduen mezuak ulertzea eguneroko bizitzako
egoeretan, eta hartu-eman horietako arauak ikastea, komunikatu nahi dena
interpretatzeko.
4. Ahozko hizkuntza arian-arian erabiltzea eta balioestea norberaren portaera eta
elkarbizitza erregulatzeko.
5. Hizkuntza ofizialetan eta inguruneko hizkuntza askotarikoetan komunikatzeko
jarrera irekia izatea, beste errealitate eta kultura batzuk deskubritu eta
errespetatzeko.
6. Atzerriko hizkuntza bat komunikazio-xedez erabiltzen hastea, ikasgelako
egoera normaletan parte hartzeko.
7. Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea,
haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
Dakigunez, Haur Hezkuntzan hiru ziklo bereizten dira: lehenengo zikloa, bigarren
zikloa eta hirugarrena, hain zuzen ere. Beraz, aipatutako helburu horiek lortzeko, landu
beharreko guztia zikloka banatzen da. Izan ere, eduki komun batzuk ere bereizten dira,
jarraian zerrendatukakoak izango liratekeenak:
Ideiak sortu eta adieraztea.
Zereginak eta proiektuak planifikatzea eta aztertzea.
Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta
asertibitatea)
Giza eskubideak eta gizarte-arauak betetzea.
Gatazkak kudeatzea
Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
Bestalde, ikaskuntza eraginkorra izan dadin, edukinak zikloka banatzen dira:
Lehenengo zikloa:
1. Multzoa: Hitzezko komunikazioa
● Ahozko hizkuntza ulertu eta adierazteko urratsak ematea arian-arian, beharrizanak
eta emozioak komunikatzeko, izandako bizipenak gogoratzeko eta norberaren portaera
erregulatzeko.
● Hizkuntzaz kanpoko zeinuak (intonazioa, keinuak, aurpegierak) ezagutzea eta arian-
arian erabiltzea, komunikazio-xedearen esanahia indartzeko.
● Komunikazio-harremanen oinarrizko arauak erabiltzen hastea (hitz egiten zaionari
begiratzea, arretaz entzutea, etab.).
● Askotariko testuak (ipuinak, olerkiak, abestiak, errimak eta bestelakoak) arretaz
entzutea eta testu horiek eskatzea.
1. Multzoa: Gorputz-hizkuntza
● Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta
erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua,
tonua, adierazkortasuna, keinua.
● Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak lantzea mugimenduaren
bidez.
1. Multzoa: Matematika-hizkuntza
● Elementuen eta multzoen arteko loturak eta zenbakirik gabeko kuantifikazioak egitea
(asko, gutxi, batzuk, etab.).
● Ohiko lekuetan orientatzea eta espazio-nozio batzuk hitzez adieraztea, haurra bera
eta/edo gauzak non dauden azaltzeko.
1. Multzoa: Arte-komunikazioko beste modu batzuk
● Zentzumenak esploratzea eta askotariko materialak eta tresnak erabiltzea.
Materialen eta tresnen ezaugarri batzuk deskubritzea.
● Ahotsaren, norberaren gorputzaren, eguneroko bizitzako objektuen eta musika-
tresnen aukerak arakatzea.
Bigarren zikloa:
1. Multzoa: Hitzezko eta idatzizko komunikazioa
Pertsona helduek eta haurrek eguneroko bizitzako egoeretan dituzten komunikazio-
xedeak ulertzea eta, arian-arian, horietara egokitzea.
40-42 orrialdeak (Eider Gil, Maddi Aguirrezabal eta Haizea Etxeberria)
3.2.– Bigarren zikloa.
1. MULTZOA. Hitzezko eta idatzizko komunikazioa → Komunikazioa sustatu eta
garatzeko modu ezberdinak, hala nola, zentzumenen bitartez.
Pertsona helduek eta haurrek eguneroko bizitzako egoeretan dituzten
komunikazio-xedeak ulertzea eta, arian-arian, horietara egokitzea.
Ahotsa deskubritzea eta probatzea.
Ahoz adierazitako testu errazak ulertzea: deskribapenak, kontakizunak, ipuinak,
abestiak, errimak, esaera zaharrak, asmakizunak, etab.
Informazio, beharrizan, emozio eta gogoak hitzen bidez adierazi eta azaltzea
eguneroko bizitzako egoeretan.
Hizketaldiak eta elkarrizketak abiatzeko estrategia egokiak erabiltzea, hots,
oinarrizko arauak erabiltzen hastea (deiak egitea, hitz egiteko txanda betetzea,
begietara begiratzea, etab.) horretaz gain, horietan parte hartzea sustatzea eta
arretaz entzutea.
Sormena adieraztea hizkuntzaren ahozko erabilera egiten duten jolasetan,
ondo pasatu eta ikasteko.
Idatzizko hizkuntzara hurbiltzea, komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko
bitarteko izan dakien.
Literatura-testu errazak, tradizionalak eta garaikoak, entzutea, ulertzea eta
errezitatzea, plazera sentitzeko eta ikasteko.
2. MULTZOA. Gorputz-hizkuntza → Gorputz-eskemari esker transmititu daitekeen
komunikatzeko era.
Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak finkatzea
mugimenduaren bidez.
Gorputza eta mugimenduak egokitzea, adierazpenak egin edo komunikatzeko
asmoarekin, pertsonen, espazioen, denboraren eta objektuen ezaugarrien
arabera.
Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena
darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea.
Gainerako pertsonen adierazpen, azalpen eta antzezpenekiko interesa eta
begirunea izatea.
3. MULTZOA. Matematika-hizkuntza → Norberaren ingurunean dauden gauzak behatu
eta ezagutzea.
Objektuen eta materialen ezaugarri batzuk (kolorea, forma, horien egitekoa,
etab.) ezagutzea eta bereiztea. Objektuen arteko antzekotasunak eta
diferentziak hautematea.
Eragiketa errazak egitea (kentzea, gehitzea, banatzea, etab.) arazo-egoerak
ebazteko.
Neurtzeko unitate arautu eta arautu gabe batzuk eta neurtzeko tresna batzuk
ezagutzea.
Lan eta ziklo batzuk denbora-unitateekin (eguna, astea, urtaroa, urtea, etab.)
duten erlazioaren zenbatespena egitea eta eguneroko bizitzako jarduerak
denboran kokatzea (eguna, gaua, goiza, arratsaldea, astea, jaieguna, etab.).
Norberak eta objektuek espazioan duten kokapena. Posizio erlatiboak.
Inguruneko elementuen forma lauak eta hiru dimentsiokoak identifikatzea.
Oinarrizko gorputz geometriko batzuk esploratzea.
Topologia-kontzeptu oinarrizkoak jakitea (irekita, itxita, barruan, kanpoan, gertu,
urrun, etab.) eta leku batetik bestera joatea, ematen zaizkion jarraibideen
arabera.
4. MULTZOA. Arte-komunikazioko beste modu batzuk
Arteko trebetasun eta teknika oinarrizkoak erabiltzen hastea.
Materialak probatzea eta ekoizpen plastikoak egitea askotariko materialak eta
teknikak erabilita.
Hizkuntza plastikoaren zenbait elementu deskubritzea eta probatzea (linea,
forma, kolorea, egitura, espazioa, etab.).
Arte-adierazpenak baliatuz adieraztea eta komunikatzea gertakariak,
sentimenduak, emozioak, bizipenak eta ametsak.
Soinu eta erritmo errazak sortzea melodiak edo beste elementu batzuk
(testuak, irudiak, etab.) interpretatzeko.
Inguruko soinuak eta haien ezaugarri eta kontraste oinarrizkoak (zarata-
isiltasuna, luzea-laburra, ozena-eztia) bereiztea.
Genero eta estilo askotako obra batzuk entzutea.
Ikus-entzunezko bitartekoetatik igortzen diren mezuak interpretatzen hastea eta
haien bidez mezuak igortzen hastea.
2.4. Ebaluazio irizpideak eta adierazleak
1) Askotariko hizkuntzak erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta
gogoak ezagutu, adierazi eta, arian-arian, erregulatzeko
● Sentimenduak eta emozioak ezagutzeko eta bereizteko bidea egitea.
● Askotariko komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu. Emozioak, sentipenak
adierazteko.
● Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak
2) Ahozko hizkuntza erabiltzea bere adinekoekin eta pertsona helduekin
harremanak dituenean, komunikazio-xedeak aintzat hartuta eta entzuteko jarrera
arretatsua eta errespetuzkoa izanda.
● Ahozko hizkuntza erabiltzen du egoera askotan
● Galderak egiten ditu gauzak hobetzeko ulertzeko.
● Eguneroko bizitzako gertakariak eta bizipenak gero eta ordena egokiagoan azaltzen
ditu.
● Gogoz entzuten ahozko testu askotarikoak (mezuak, kontakizunak etab.), eta ulertu
egiten ditu.
3) Elkarrizketen bidez edo txandaka parte hartzea komunikazio-egoeretan eta
gizarte-harremaneko jolasetan.
43-45 orrialdeak (Ana Guerrero eta Itsaso Ibarzabal)
2.4.– EBALUAZIO-IRIZPIDE ETA –ADIERAZLEAK
1) Askotariko hizkuntzak erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta gogoak
ezagutu, adierazi eta, arian-arian, erregulatzeko.
● Sentimenduak eta emozioak ezagutzeko eta bereizteko bidea egitea.
● Laguntza eskatzen du beharrizanak eta bere gogoa asetzeko.
● Askotariko komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu (hitzezkoak, gorputzaren
erabilera, musika, etab.) bere beharrizanak, emozioak, bizipenak, sentsazioak eta
gogoak adierazteko.
● Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak egiten ditu bere beharrizanak,
sentsazioak eta gogoak azaltzeko.
● Arian-arian, harremanak egiten ditu bere gogo-aldarteen eta aldarte horien arrazoien
eta
ondorioen artean.
2) Ahozko hizkuntza erabiltzea bere adinekoekin eta pertsona helduekin harremanak
dituenean, komunikazio-xedeak aintzat hartuta eta entzuteko jarrera arretatsua eta
errespetuzkoa izanda.
● Ahozko hizkuntza erabiltzen du egoera askotan eta solaskide ugarirekin
komunikatzeko,
gizarte-arau batzuk betez (besteari entzunez, solaskideari begiratuz, hitz egiteko
txanda betez,
etab.).
● Gogoz entzuten ahozko testu askotarikoak (mezuak, kontakizunak, literatura-
ekoizpenak,
deskribapenak, azalpenak, informazioak, etab.), eta ulertu egiten ditu.
● Ahozko hizkuntza darabilten jardueretan parte hartzen du: asmakizunak asmatzen,
olerkiak ozen irakurtzen, hitz-segidak errepikatzen, ipuinen amaierak aurreratzen, eta
antzekoak egiten.
● Galderak egiten ditu gauzak hobetzeko ulertzeko.
● Eguneroko bizitzako gertakariak eta bizipenak gero eta ordena egokiagoan azaltzen
ditu.
3) Elkarrizketen bidez edo txandaka parte hartzea komunikazio-egoeretan eta gizarte-
harremaneko jolasetan.
Gero eta denbora-epe luzeagoetan eusten dio arretari komunikazio-egoeretan.
● Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak egiten ditu hartu-emaneko
komunikazio-egoeretan.
● Jolasetan, pertsona helduen eta/edo kideen komunikazio-xedeak ulertzen ditu.
● Arretaz eta errespetuz entzuten du solaskideek hizkuntza eta dialekto askotarikoetan
adierazten dutena.
● Atzerriko hizkuntzan egindako jardueretan parte hartzen du.
4) Irakurtzeko eta idazteko jardueretan parte hartzea eta haiekiko interesa adieraztea,
idatzizko testuak erabiltzen eta haien helburuak ulertzen hastea eta idazte-sistemaren
ezaugarri batzuk ezagutzea.
● Ikasgelan irakurtzeko eta idazteko egiten diren proposamenetan parte hartzen du eta
horiekiko interesik adierazten du.
● Arian-arian, idatzizko hizkuntzaren euskarriak erabiltzen ditu (liburuak, aldizkariak,
egunkariak, ordenagailuak, kartelak, etab.), komunikatzeko, informatzeko eta
gozatzeko.
● Idatziak eta adierazpen grafikoari dagozkion bestelako adierazpen-formak
(sinboloak, irudiak, zenbakiak, etab.) bereizten ditu.
● Idatzizko hizkuntza darabilten egoera adierazkorren gaineko testu errazak sortzen
ditu eta,
arian-arian, idazte-sistema arautura egokitzen ditu.
5) Matematika-estrategia zenbait erabiltzea bizi duen mundua ulertzeko.
● Espazioak eta objektuak neurtzeko erreferentzia ohikoak eta ezohikoak (hatzak,
oinak, etab.) erabiltzen ditu.
● Sailkapenak eta segidak egiten ditu inguruko elementuekin eta hitzen bidez
adierazten du
horiek egiteko erabili duen irizpidea.
● Materia jarraituei dagozkien zenbatzaileak (asko, gutxi, nahiko, etab.) erabiltzen ditu.
● Zenbakien segida erabiltzen du elementuak zenbatzeko.
● Zenbatespena erabiltzen du zenbatzeko.
● Zenbakien segidako grafa modu funtzionalean erabiltzen du.
● Jolasetan eta eguneroko bizitzako egoeretan modu funtzionalean erabiltzen ditu
zenbaki ordinalak eta kardinalak.
● Egutegia erabiltzen du denbora adierazi eta neurtzeko.
6) Artearen, teknologiaren eta ikus-entzunezkoen bitartekoak, materialak eta teknikak
erabiliz adieraztea eta komunikatzea, eta haien aukerak arakatzeko interesa
adieraztea, haiekin egiten direnak gozatzeko eta gainerako pertsonekin bizipen
estetikoak eta komunikazioak konpartitzeko.
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
● Gogoz eta arretaz begiratzen ditu askotariko kultura-adierazpenak eta gainerako
pertsonek egindako kultura-ekoizpenak.
3.– METODOLOGIA KONPETENTZIEN ARABERAKO HEZKUNTZAREN
IKUSPEGITIK
Hezkuntza-xedeak lortzeko elementu giltzarria da metodologia. Pedagogia-
jarduna zehazten
duten erabakiak eta estrategiak adierazten ditu, hezkuntza-teorian oinarrituta eta
justifiikatuta. Gure heziketa-jarduna zuzentzen du. Bestela esanda, ikasteko prozesua
kudeatzeko aukera ematen digu, prozesu horretako elementu guztiak kontuan hartuta.
3.1.– METODOLOGIA ETA EBALUAZIOKO ORIENTABIDEAK
HAUR HEZKUNTZA, EGINKIZUN PARTEKATUA
Familia eta eskola dira haurraren sozializaziorako eta garapenerako lehen testuinguru
edo
guneak. Haurraren autonomia lortzen laguntzea eta haren ahalmenak garatzea dira
bien helburua. Funtsezkoa da elkarrekiko konfiantza eta onarpeneko harremanak
ezartzea familien eta eskolaren artean, hezkuntzarekiko erantzukizunak partekatu eta
haurraren oinarrizko beharrizan hauek asetzeko:
● Beharrizan fisiologikoak.
● Lotura afektibo egonkorrak, onartua sentitzeko eta gizartean hazi eta garatzeko
egokiak.
● Garapenerako ingurune pizgarria.
● Kultura-partaidetzarako balio egokiak.
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
Familian sortzen dituzte haurrek beraien lehendabiziko lotura afektiboak, eta
eskolak babestu egin behar ditu lotura horiek. Haurrei harrera banakatua, gozoa eta
errespetuzkoa egiteko egitura bat eman behar du eskolak, egokitzapen-denboren
plangintza eginda.
Haurrek harreman egonkor eta jarraitua izan behar dute haiek zaintzen eta babesten
dituzten pertsonekin eta ikertzeko eta jolasteko beharrizanak asetzen dizkieten
pertsonekin. Familiaren eta eskolaren arteko elkarlanean, haurraren ongizaterako
baldintza egokiak sortu behar dira, eta eskolan atxikimendu-figurak sortzeko modua
eman behar dute baldintza horiek.
SEGURTASUN AFEKTIBOA
Haurrek harreman afektibo egonkor eta kalitatezkoak izan behar dituzte
zaintzen eta babesten dituzten pertsonekin eta ikertzeko eta jolasteko beharrizanak
asetzen dizkieten pertsonekin.
Atxikimendu-figurek eragin erabakigarria dute haurraren garapen sozialean.
Figura horiekin izaten dituzten harremanen bidez, gainerako pertsonekin komunikatzen
ikasten dute haurrek, beraien portaera erregulatzen eta arrazoi, arau eta balio sozialak
barneratzen.
Konfiantza eta segurtasuneko testuinguru edo gune bat planifikatzea eta sortzea da
irakasleen taldearen egiteko garrantzitsuenetako bat. Testuinguru horretan, haurrek
konfiantza eskuratuko dute beraien buruan, bai ingurunea deskubritzeak eta
ezagutzeak dakarzkien erronkei aurre egiteko, bai ingurune horretan barneratzeko
bitartekoak eta estrategiak eskuratzeko.
ANIZTASUNAREN ZAINTZA
Haur guztiek hezkuntzarako sarbidea izango dutela bermatzea da eskola inklusiboaren
ezaugarri nagusia, baina hezkuntza horrek kalitatezkoa izan behar du, aukera berdinak
emango dizkiena pertsona guztiei.
Premiazkoa da, arretaz begiratzea hezkuntza-laguntza jasotzeko zer behar biologiko
eta psikosozial berariazkoak izan ditzaketen haurrek, haiek garaiz hauteman eta
identifikatzeko. Egoera horiek hautemateko, lankidetza estuan jardun behar dute
familiek eta eskolak, jardun-irizpide komunak erabilita.
46-47 orrialdeak (Iria Alfonso eta Sara Ceballos)
HEZITZAILE TALDEAREN ESKU-HARTZE ESTILOA
Hezkuntzako esku-hartzearen estiloak elkarlana lehenetsi behar du,elkarlan
horretatik abiatuta,elkarrizketa-eremuak sortu.Jarduera-ildo adostu batzuetatik
abiatuta,bilaketa,azterketa eta ikerketako prozesu banakoak eta taldekoak egitek
aukera eman behar du planteamendu horrek.
Ikerketa-prozesu baten moduan ekin behar dio lanari irakasleak,eta prozesu
horretan,kezkak konpartitu behar ditu, etengabe aztertu behar ditu jokabide
moduak,egoerak ulertu eta,beharrezkoa baldin bada,bestelako elementuak barneratu
eta aldaketak egin behar ditu.
Eskolako profesionalek,garbi izan behar dute taldeak zer esparru konpartitzen
duen eta horren arabera jokatu.Hori horrela izateko,ondo ezagutu behar dira haurren
gaitasunak eta ahalmenak,haien beharrizanak,garapen-bilakaera, eta heltzeko eta
testuinguruetara etengabe egokitzeko darabiltzaten erritmo eta prozesuak.
Ikaskuntza egitura globala izango baldin badu,aldez aurretik antolatu eta
planifikatutako hezkuntza-ekintzak barne hartu behar ditu,jardun espontaneoak
egiteko,eguneroko bizitzako gauzak deskubritzeko eta,besteak beste,jakin-mina
pizteko aukera eman behar du.
Behaketatik abiatuta,arretaz entzun behar da,eta beharrezkoa denenan soilik
esku hartu behar da ikasgelan.
Proposamen irekiak egin behar dira,jarduera sortzaileak bultzatu eta
pentsamenduaren dimentsio guztiak pizteko
Testuinguruek ikasteko ingurune eta egoera askotarikoak eskaini behar dituzte
eta askatasunez hautatzeko aukera eman behar dute.
IKASTEKO TESTUINGURU ASKOTARIKOAK LANTZEA
Haur guziek ez dituzte erritmo,interes eta beharrizan berberak.Errespetatu egin
behar dira haurren arteko diferentzia horiek,ikasgelako espazioak eta denborak
planifikatzean eta jardueren antolaketa zehaztean.
Jarduera eremuen antolaketak egokia izan behar du beharrizan askotarikoak
batera asetzeko,haurrei zer egin nahi duten,nola egin nahi duten eta zeinekin egin nahi
duten hautatzen uzteko eta,horren ondorioz,haien ekimena eta autonomia garatzeko.
Hezitzaileak aintzat hartu behar du talde-topaketak eta banakoen jarduerak
txandatu behar direla eta eguneko denbora-sekuentzien plangintza egin behar dela.
Espazioaren antolaketari buruz, irakasleak taldearekiko ikuspegi periferikoa
izan behar du; eta haurrak dauden lekuetan bertako materialak beraien interesa piztu
behar dute eta elkarrekintzarako bidea zabaldu behar dute. Honek guztiak haurraren
garapen-ahalmena handituko du. Aukeratutako materialek agertuko dituzten pertsonak
eta portaerak kultura-erreferente askotarikoak erakutsiko dituzte.
EBALUAZIOA: PROZESUEN BEHAKETA
Ebaluazioaren helburua irakaskuntzaren kalitatea hobetzea da. Hezitzaileek lanaren
plangintza egitean, hasierako ebaluazio bat izan behar du abiapuntu, eta haur
bakoitzaren egoera pertsonal eta sozialari buruzko informazioa bildu behar du.
Ebaluazioko irizpide eta adierazle argiak adostu behar dira, jarraibide batzuk ezarriko
dituztenak. Behaketa da ebaluazio-tresna egokiena Haur Hezkuntzan.