sábado, 22 de abril de 2017

HAMABIGARREN SAIOA - Programazio didaktikoari hasiera



Ostiral honetako saioa aurrera eramateko, Andonik eginiko power point bat eduki genuen ikusgai. Klase honetan ere, egin beharreko programaziorako lagungarri izateko argibideak eta aholkuak eman zituen.

Hasteko, dekretuak aldez aurretik esaten dizkigula hezkuntzaren xedeak gogorarazi zigun, eta ondoren, unitate didaktikoaren garapena gogorarazi zuen:

·         Oinarrizko zehar konpetentziak eta Oinarrizko diziplina barneko konpetentziak

·         Helburuak

·         Edukiak

·         Ebaluazioa

·         Metodologia

Gero, guk genituen duda batzuk argitzera igaro ginen. Hala nola, programazio didaktikoaren helburuak Curriculumetik egiten direla, eta unitate didaktikoaren helburuak, berriz, Heziberritik eta Curriculumetik egiten direla. Edota programazio zaharrean gaitasunak direnak, Heziberrin konpetentziak direla; zaharrean gaitasunak bereiztuta agertzen baitira, eta horiek konpetentzia izateko bata bestearekin elkartu behar baitira.

Duda horiek argitu ostean, Andonik kontzeptua argi genuela ikusi zuenez, programazioa egiten hasteko utzi zigun gelditzen zen denbora.

No hay comentarios:

Publicar un comentario