Astelehen honetako gai nagusiak programazio didaktiko bat
egiteko beharrezko atalak izan ziren. Horretarako, Andonik, berak eginiko
programazio didaktiko bat eduki genuen lagungarri.
Lehenik eta behin, aurkibidea irakurtzen aritu ginen, horren
bidez atal nagusiak bereizteko. Ondorengoak dira atal nagusiak:
1.
Kokapena
2.
Helburuak
3.
Edukiak
a.
Kontzeptua (A, B)
b.
Prozedura (A+B, B+A)
c.
Jarrera (A+B+C)
4.
Ebaluazio irizpideak
5.
Metodologia
a.
Denbora antolaketa
b.
Printzipio metodologikoak
c.
Jarduera motak eta irizpideak
d.
Taldekatze metodoak
e.
Irakaslearen papera
f.
Irakaslearen koordinazioa
g.
Baliabideak
6.
Ebaluazioa
7.
Unitate didaktikoak
8.
Bibliografia
Jarraian, eduki eta heburuetan zentratu ginen, eta beraien
arteko loturak egiten aritu ginen. Horretarako, gainera, beste testu baten
laguntza ere eduki genuen, hain zuzen ere EHAArena (Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkaria).
No hay comentarios:
Publicar un comentario