jueves, 6 de abril de 2017

BEDERATZIGARREN KLASEA - Eskuhartze printzipioak



Astelehen honetako saioa Haur Hezkuntzan dauden eskuhartze printzipioetan oinarritu zen. Eta saioa aurrera eraman ahal izateko, power point baten laguntza eduki genuen.

Lehenik eta behin, globalizatzaileaz aritu ginen solasean. Globalizatzailea arazoen hautemate eta ebazpenari lehentasuna ematen dion ikuspegia da, eta esanahien eraikuntzan oinarritutako prozesu aktiboa martxan jartzea ahalbidetzen du. Horretarako, haurren interesei erantzun eta beraientzat zentzua duen proiektuetan inplikatzeko proposamena luzatzen du. Baina kontuan izan behar da, horrelako proposamen batek aurrez zekitenaren eta ikasten daudenaren artean etengabeko loturak egitera bultzatzen duela. Proposamen honek, baita ere, proiektu bateko lanketan ere eragina izan dezake, izanik, irakaslearen parte-hartzea ikasleen erritmo, interes eta proposamenen aurrera pausu eta atzera pausuen baitan aldatuko da. Hala ere, dena ezin da globalizatu; zenbaitetan, jarduera zehatzak ere planteatu behar dira.

Ondoren, behaketa eta esperimentazioan oinarritutako metodologiaz jardun genuen: haurrek naturalki jokatzen dutenez, irakasleak egoera eta esperientzia desberdinak planifikatu behar ditu era anitz, zehatz, maneatzaile, sormenezko, interesgarri eta motibatzaile batean, horrela, prozesu espontaneoa azkartu dadin.

Behatzeko modu asko daude, adibidez, behaketa globala, sistematikoa eta konparatzailea. Behaketa globala subjetiboa da; objetu edo fenomeno baten osotasunera bideratzen du atentzioa. Behatzeko era hau haurren lehen behatze espontaneotik hurbil kokatzen da. Behaketa sistematikoa irizpide bati egokitu behar zaio, izanik, haurrak bere atentzioa modu analitikoan finkatzea ahalbidetuko dion behakuntza ikasi behar du. Eta behaketa konparatzaileak behatutako gauzen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak azaltzea dakar; normalean orokortasunetik partikularrera. Horretarako, haurrak alderaketa irizpideak ezagutu behar ditu. Behaketaren ondoren, behatutakoaren komunikazioa dator, izanik, haurrak adierazi dezakeena baino gehiago behatzen du. Horregatik, ezinbestekoa da lengoai konporala, plastikoa, ahozkoa eta grafikoa bultzatzea.

Behaketa ondoren datorren esperimentazioak ezagutza sentso-pertzeptiboa osatzen du. Esperientzien esperimentazio eta gauzatzearekin. Esperientziak barneratuak izateko, aktiboa, atsegina, zehatza, motibatzailea eta sormena estimulatzen duena izan behar du, betiere IPCren barnean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario