SOLASALDIA EGUZKITAN
Joan den ostiralean egindako burura ekartzean, oso klase atsegina eta eramangarria izan zela gogora dezaket. Besteekiko ezberdina izan zen, ikasgelan lau pareten artean egon beharrean kanpora irten baiginen solasaldi bat egiteko asmotan.
Solasaldiko gai nagusia Jaume Sarramonaren Curriculumari buruzko irakurgaia zen. Irakurgai horretan curriculumaren laburpen txiki bat egiten du, hala nola, bere oinarriak (filosofikoak, pedagogikoak, sozialak, epistemologikoak eta psikologikoak), curriculumaren mailak, diseinuak eta hezkutuko curriculuma (ematen ez dena baina hor dagoena) azalduz.
Solasaldian lehenik eta behin, curriculuma osatzeko iturburu psikologikoez hitz egin genuen. Bertan dionez, pedagogoek edota psikologoek esandakoa soilik sartuko da helburuetan. Hau da, jakintsuek esaten badute 6 urteko haurrek ez dutela abiadura kontzeptua ulertzeko gaitasunik, ez da helburuetan haurrek abiaduraren kontzeptua ikastea. Horri buelta pare bat emanez gero ordea, argi geratu zen haurrak ez direla abiaduraren formula, abiadura berdin distantzia zati denbora delako hori, ikasteko gai izango; baina bai konturatuko dira haur bat zu baino azkarragoa edo motelagoa den. Beraz, jakintsuek baztertzen dituzten kontzeptuak zein moduetara baztertzen diren ikuskatu beharko litzatekeela pentsatzen dut.
Denborak aurrera egin ahala, politika kontuak ere irten ziren hizketaldian. Honi buruz esandakoa laburra baina sakona izan zen. Izanik, politikaren parte hartzea gehiegizkoa dela iruditzen zaigu, eta eskuhartze hori gizartea kontrolatzeko erabiltzen duela.
Solasaldi honetan gehien gustatu zitzaidana gure ustetan curriculumak benetan zertarako balio izan beharko lukeen eztabaidatzea izan zen. Denok ados egon ginen “umearen ongizatea bilatu” beharko lukeela eta haurrarengan pentsatuz egina beharko litzatekeela. Beraz, eta bukatzeko, eskolak indibidual bezala osatzeko eta gizartea eraldatzeko tresna izan dadin borrokatu behar dugu, horrek eskatzen dituen aldaketa guztiak eginaz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario