jueves, 23 de marzo de 2017

ZAZPIGARREN KLASEA - Berritze metodoa



Klase honetan, berriro ere hasierako klaseak emateko metodora itzuliz, bideo bat jarri zigun Berritze 2016 izenekoa. Bideo horretan agertzen den metodoak 40 urte daramatza martxan, baina hala ere kaso askorik ez zaiola egiten esaten du hizlariak. Metodoa Amara Berrin, Eskola Txikietan eta Antzuolan ematen da.

Bideo ikusten hasi aurretik, guztion artean kontuan izan behar genituen puntuak idatzi genituen arbelean, ondoren bideoa ikusten ari ginen heinean puntu horietan fijatzeko.

Puntuak hauek dira zehazki: metodologia, edukiak (kontzeptuak, prozedura eta jarrera), helburuak, konpetentziak, irizpideak, ondorioak, taldekatzea, denboralizazioa, espazioa, aniztasuna eta baliabideak.

Bideoa nahiko luzea zenez, lehenengo hogei minutu ikusi eta ondoren taldeetan jarri eta bost minutu edukitzen genituen ikusitakoa komentatzeko.

Lehenego hogei minutuetan ikusi genuen beraiek eskolan ez dutela metodo jakin bat bilatzen, baizik eta eskolak dinamikoa eta etengabekoa izan behar duela azpimarratzen dute. Pertsonak eta garaiak aldatzen doazen heinean eskolak ere aldatzen joan behar duela. Umeak kultura batetik dator, mundu batetik datoz, eta gaitasunak dituzte. Beraz, beraien helburua gela komunitate bihurtzea da kanpoko mundua ezagutzeko eta ezaguera horretan gustura sentitzeko. Gainera, ikaste hori disfrutatuz, sentimenduak agertuz eta ongi pasatuz egin daitekela baieztatzen dute.

Ikasleek desioak azaltzeko askatuna dute gelan, eta ondorioz, egitasmoak, intetzioak, planak eta proiektuak sortzen dira eta zein errealitate ezagutu nahi duten erabakitzen da. Errealitate hauek era natural batean agertzen dira eta haurrak haurren artean, kulturarekin eta nork bere buruarekin garatzen ditu. Errealitateak oztopoak jarriko dizkie eta horiei aurre egin beharko die.

Esperientziak aniztasunean eta inklusibitatean oinarritzen dira, horrela, haurrak emozio desberdinak sentituko ditu: erronka, edukiko duen intentzioa edo desioa erronkari aurre egiteko, egin beharko duen esfortzua erronkari aurre egiteko, esfortzuak ekarriko dion gauza berriaren deskubrimendua, deskubrimenduaren aurrean egongo den kontaketa

Bigarren hogei minutuetan eskolaren helburua aniztasuna artikulatzea dela esan zuen.

Baita ere, gelako dinamika emergentea izateko ezinbestekoa dela talde lanak sustatzea, eta horretarako proiektuak erabiltzen dituztela. Izanik, proiektuak zerbait bizi bezala ikusten dute, malguak eta irekiak, prozesu eta galdera berrien sortzaileak.

Gelaren egituraz ere hitz egiten du. Zehazki, gela txokoetan banatua dago, eta haurrak etortzen direnean nahi duten txokoetan ibiltzen dira nahi dutena egiten. Geletako ateak irekiak daudenez, adin ezberdinetako haurrak (3-4 / 5-6-7) sartu daitezke gela ezberdinetan.

Azkeneko hogei minutuetan haurra ulertzea zein garrantzitsua den azpimarratzen du eta haur bakoitza ezberdina denez arazoa aurrera eramateko era ezberdinak planteatuko direla.

Bukatzeko, esan nahiko nuke oso bideo interesgarria iruditu zitzaidala eta oso gustura egon nintzela hari begira.




No hay comentarios:

Publicar un comentario