Aste hau Feedback astea izan zenez, asteleheneko klasea
berezia izan zen.
Hasteko, gelakideak lan modularra egiteko taldeetan jarri
ginen, eta segidan, taldeetako bat arbelera atera zen bere lanaren egitura eta
lana aurrera eraman ahal izateko teknikak kontatzera. Kontaketa hori egiten ari
ziren heinean, irakasleak arbelean argibide batzuk apuntatu zituen.
Talde horrek esan beharreko guztia esaten bukatu zutenean,
denon artean irakaslearen argibideak aztertu genituen eta sortzen ziren
galderak erantzuten ahalegindu ginen.
Nahiz eta funtsean talde guztiek atera behar genuen
arbelera, klase guztia pasa zitzaigun talde berberarekin. Hala ere, zorionez,
talde guztiak asetzea lortu genuen beraien azalpenekin eta irakaslearen
laguntzarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario