Astelehen
batean klasea genuen lehen eguna zen, eta asteko lehen eguna zenez, gelakideak
inoiz baino isilago ginen. Gainera, irakurri beharreko bi artikuluak,
inoiz baino pertsona gutxiagok irakurri zituzten. Hala eta guztiz ere, irakasleak
bere betiko umorearekin klasea aurrera atera zuen.
Klase hori
alferrik galdu ezin genuenez, lehenego artikuluari buruz hitz egiten aritu
ginen, artikuluan dauden ideia esanguratsuenei buruz hain zuzen ere.
Artikuluak
kritika asko izan dituen arren, artikuluak baldintza batzuk ezinbestekoak
direla esaten du: ikaslearen jarrera aktiboa (parte hartzea, etxerako lanak egitea…),
material signifikatiboa eta aurre egitura kognitiboa. Izanik, haur batek gauza
berri bat ikastean modelo mental bat sortuko du eta hori behin eta berriz errepikatuta
egoera antzekoetan eskema sortuko du. Ondorioz, horrelako egoera baten
aurrean aurkitzen denean gai izango da erantzun bat emateko. Noski, haurrak ez
baditu lehen aipatutako baldintzak betetzen, ez du gauza berririk ikasiko;
beraz, motibazioa oso garrantzitsua
da.
Gelan komentatu
zen, baita ere, baldintza horiek koerentzia eta bizipenengatik baldintzatuta
egon daitezkeela, baina ez dutela beti modu berdinean eragiten haurrarengan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario