Aste hau berezia ez zen soilik asteleheneko Feedback
saioagatik izan, ostiraleko klasea ere berezia eduki genuen irakasleak klase
magistral bat zer zen erakutsi bai zigun. Klase magistrala egitearen arrazoia
aurreko eguneko irakurgaiak klasera irakurri gabe joatea izan zen.
Andonik, power point batzuk prestatu zituen gelan landu
behar genuen gaiaren inguruan, eta beste guztiak berak hitz egiten zuen
bitartean apunteak hartzen egon ginen.
Hain zuzen ere, unitate didaktikoa izan zen landu genuen
gaia.
Lehenik eta behin, unitate didaktikoaren artikulazioak
azaldu zizkigun: alde batetik unitate didaktikoak duen koherentzia eta
egokitasuna dago hezkuntza-sistemak ezarritakoarekiko, beste aldetik, unitate
didaktikoak duen koherentzia eta egokitasuna dago, kasu honetan, ikastetxeak
ezarritakoarekiko.
Ondoren, unitate didaktikoaren koherentzia eta
egokitasunaren barnean sartu ginen konpetentzien araberako
hezkuntza-ikuspegiarekiko. Bertan nolabaiteko hiru fase bereizten dira egitura
bat sortuz: hasierako fasea, non asmoak eta plangintza agertzen dira eta oso
garrantzitsua den ikasleen artean interakzioa sustatzea; garapen-fasea, non
jakintzak konpartitzen dira eta ikaskuntza berriak finkatzeko eta egituratzeko
jarduerak agertu behar dute ikasleek jakintza, esperientzia, informazio,
kontzeptu, prozedura eta teknika berriak jasotzeko; eta, azkenik, aplikazio eta
komunikazio fasea dago eduki berriak erabiltzera bideratzeko eta ikaskideen
partaidetza eta interakzioa sustatzeko. Fase honek baita ere, jakintza berriak
berrantolatzeko balio dute eta baita ordura arte ikasitakoarekin erlazioak
egiteko ere. Horregatik, fase honetan, lan pertsonal bat egitea beharrezkoa da.
Hiru fase hauen ondoren, orokortze eta transferentzia bat eman behar da
mobilizatzeko gaitasuna erabiliz, hau da, ea barneratutako jakintza beste
esparru batean erabiltzeko gaitasuna duen baieztatu behar da. Fase honetan
autoebaluzioa eta koebaluzioa egitea komeni da, hala nola akatsak kudeatzen eta
haiek hobetzeko eta gainditzeko ekintzak planifikatzen ikasten delako.
Gero, unitate didaktikoak bete behar dituen helburu nagusiak
ezagutu genituen. Hala nola, bizitza errealari lotutako arazo-egoerak
planteatzea, ikasleen bizitzaren testuinguruak adieraztea, ikaskuntza-helburuak
argi edukitzea, ebaluazioa barnean hartzea, edota ikasitakoa egoera berrietan
erabiltzeko lagungarri izatea.
Unitate didaktiko batek eguneroko bizitzan lagungarri izan
behar duenez, printzipio metodologiko batzuk segitzen ditu, esate baterako
ikasgelan giro egokia sortzea, partaidetza sortzea, ikasleak motibatzea,
autonomia sustatzea metodo transmisiboak era mugatuan erabiliz, baliabide
digitalak erabiltzea, informazio-iturri ezberdinak erabiltzea, ikasitakoaren
ahozko edo idatzizko komunikazioa bultzatzea, ebaluazio hezigarria sustatzea,
espazioaren eta denboraren antolamendu ezberdinak bultzatzea edo ikasitakoaren
funtzionaltasuna ikas eremutik kanpo sustatzea.
Power pointarekin bukatzeko, konpetentzien araberako
hezkuntzarako metodologia azaldu zigun: lehenik ikasleak egoera jakin batean
kokatu behar dira, lehendik dakitenetik abiatuta jakintza eraikitzeko eran.
Ondoren, interakzio sozialen antolamenduarekin zerikusia duten alderdiekin eta
arreta bereziarekin jardun behar dute ikasleek ingurune fisikoarekin eta
sozialarekin interakzioa izatea sustatu arte. Eta horretarako, oso
garrantzitsua da aniztasunari arreta eskaintzea, era askotariko baliabideak eta
IKTak erabiltzea, espazioak egokitzea eta denbora-tarteak malgutzea ikasleek
garatuko dituzten jardueren arabera, eta ikasleen elkarketak taldekatze-mota
askotarikoetan sustatzea.
Ondorio bezala esango nuke, nire kasuan behintzat, klase
magistralean gauzak garbiago ulertu nituela eta egia esan ez zitzaidala batere
pisutsua egin parte hartzeko aukera ere, nahiz eta beste klaseetan baina askoz
gutxiago izan, izan genuelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario